GARA > Idatzia > Kultura

CITY PASS

Bergarako gaztetxea, uda eta liburuak

A.H. | BERGARA

Orain dela hamar urte, Bergarako espetxe zaharra gaztetxe bihurtu zuten. Bertan, besteak beste, preso izan zuten Canovas del Castillo exekutatu zuen Michelle Angiolillo kazetari eta anarkista italiarra, eta bertan hil zuten 1897ko abuztuaren 20an. Egun, Angiolilloren ziega gaztetxeko «Angiolillo liburutegia» dugu. Uda dela-eta, gaztetxekoek plan bat dakarkigute: Uda, eguzkia, hondartza, mendia eta liburu bat. Liburutegiak liburuak ipintzen ditu eta jendeak plana. Oso erraza da: Angiolillo liburutegira joan. atsegin duzun liburua hartu eta bertan dagoen zerrendan izena eta hartutako liburuarena idatzi, besterik ez. Joseba Sarrionandiaren «Kolosala izango da», «Ni ez naiz hemengoa» eta «Lagun izoztua»; Jakue Pascualen «Telúrica de liberación nacional»; George Orwellen «1984»; Oteizaren «Quosque tandem»; Darío Foren «Muerte accidental de un anarquista» eta beste titulu asko dituzue gaztetxeko zerrenda oparoan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo