GARA > Idatzia > Kultura

Udate

Sex Pistolsek bere diskoa berrargitaratuko du

N. B. | DONOSTIA

Sex Pistols taldeak «Never Mind the Bollocks» diskoa plazaratu zueneko 35. urteurrena ospatuko du lanaren edizio berri eta berezi bat argitaratuz. Luxuzko kutxak, bitxikeriak, 1977ko zuzeneko emanaldiak eta argitaratu gabeko irudiak bilduko ditu, hala nola, inoiz ikusi ez diren posterrak edo irratietan egindako elkarrizketak. Diskoa irailaren 24tik aurrera eskuratu ahal izango da.

«Never Mind de Bollocks» talde britainiarrak grabatutako lehen diskoa, eta bakarra, izan zen. Disko honi esker egin ziren famatu, eta are famatuago, baxu-jotzaile zenak, Sid Viciousek, neskalaguna hil ostean bere buruaz beste egin zuenean.

Gertaera horrek taldearen gainbehera ekarri bazuen ere, ospeak gaur arte iraun dio. Diskoak punk musikaren oinarri diren hainbat kanta mitiko ditu. Kritikariek diote historiako punk-rock diskorik onenetarikoa dela, eta Britainia Handiko bigarren disko ospetsuena dela, The Beatles-en «Sgt. Pepper's Lonely Hearts Club Band» albumaren ondotik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo