ISABEL ROMERO | Donostia
Intxaurrondoko guardia zibilak, «exiliatuak»?
Egia da, Euskal Herrian badaude «exiliatuak», erbesteratuak, alegia. Estatu espainolaren eta frantsesaren bortizkeriaren eraginez herria, familia, lagunak utzi, eta munduan barrena ihesi joan behar izan duten milaka eta milaka lagun. Egia da, horiek guztiek etxera itzuli beharko lukete, beren eskubide guztien jabe, bozkatzeko eskubidea ere bai, noski. Baina espainiar agintariek eta beraien mendeko hedabideek egin nahi dutenak ez dauka horrekin inolako zerikusirik. Beraien «exiliatuak» Intxaurrondon, La Salven, Sansomendin, Maxurrenean gotorturik egon diren guardia zibilak, kasernetan sartuta izan ditugun militarrak, poliziak eta horrelako jendilajea da. Horiek ez dira «exiliatuak», etxera itzuli ziren inbaditzaileak baizik!