GARA > Idatzia > Euskal Herria

Iosu Uribetxeberria «urgentziazko» egoeran dagoela ohartarazi dute

Iosu Uribetxeberria preso politikoak astebete darama Leongo ospitalean. Bere konfiantzazko medikuak atzo jakinarazi zuenez, bi nodulu atzeman dizkiote biriketan eta hirugarren bat garunean. Etxeratek atzo salatu zuenez, oraindik ez dute diagnostiko bat, eta ezin da jakin izan zuen minbiziarekin zerikusia duen ala ez. Senideei baldintza zorrotzak jarri dizkiete, eta astean bitan ikus dezakete, ordu erdiz.

p010_f02.jpg

Oihane LARRETXEA |

Zortzi egun igaro dira Iosu Uribetxeberria euskal preso politikoa Leongo espetxetik atera eta erietxera eraman zutenetik. Haren egoera oso larria dela salatu zuten atzo Etxerateko Mattin Troitiñok eta presoaren konfiantzazko mediku Endika Intxaustik. Azken honen arabera, bi nodulu aurkitu dizkiote Arrasatekoari biriketan, eta beste bat buruan, garunean.

Egoera benetan larria izan arren, informazio falta da nagusi horren inguruan; izan ere, ez senideek, ezta Intxaustik ere, ez dakite zehatz-mehatz zein den diagnostikoa. Adierazi zutenez, gainera, oraingoz ez diote beharrezko duen eskanerra egin. «Gauzak oso mantso doaz, eta premiazkoa da lehenbailehen zerbait jakitea», salatu zuen presoaren sendagileak.

«Urgentziazko egoeraren aurrean urgentziazko prentsaurrekoa» egin zuten Donostian. Uribetxeberriaren familia ere bertan egotekoa zen, baina Leonen daude, senidearengandik gertu. Hala ere, uneotan sentitzen duten larritasuna eta ardura helarazi zuen Troitiñok.

Orain zazpi urte, 2005. urtean, arrasatearrari minbizia atzeman zioten giltzurrunean, eta ondorengo ebakuntzan ezkerreko organoa galdu zuen. Aurrekariak horiek dira, eta hain zuzen Intxaustik esan zuen ez dakitela gaur egungo egoera gaixotasun haren ondorioa den ala ez, aipatu bezala, diagnostikoa falta delako oraindik.

Edozein kasutan, egoera «beldurgarria» dela nabarmendu zuen sendagileak eta baldintza hauek minbizia «berpiztuko ote duen» beldur dira gertukoak. «Jakina da halakoetan jarraipen bereziak egin behar direla, oso azterketa zehatzak, kontrol zorrotzak... eta kartzela ez da inguru egokia hori dena behar bezala egiteko, ezta gaixotasunak okerrera ez egiteko -ohartarazi zuen-. Ez luke, beraz, espetxean egon beharko».

Honekin guztiarekin, presoaren berehalako askatasuna eskatu zuten biek ala biek, eta jakinarazi zuten diagnostikoa eta osasun egoerari buruz ahalik eta informazio osatuena eskuratu bezain laster Espetxe Zuzendaritzara bidaliko dutela, Uribetxeberria aske uzteko idatzizko eskaerarekin batera.

Azkenik, Uribetxeberriaren familiak presoa ikusteko dituzten trabak salatu zituzten, horiei ere neurri zorrotzak jarri baitizkiete. Astean bitan bakarrik egon daitezke Iosurekin eta bisita bakoitza ordu erdikoa da gehienez.

Bi mezu

Etxeratek, bestalde, bi mezu igorri zituen atzo. Batetik, Euskal Herriko eragile sozial, politiko eta sindikalei zuzendutakoa. «Inongo salbuespenik gabe Iosu etxera ekar dezatela eskatu behar dugu, denon artean». Auzi honetan gizarteak egin dezakeen indarra, beraz, ezinbestekoa eta garrantzitsua izango da.

Beste mezua, «are argiagoa», Estatu espainoleko Jorge Fernandez Diaz Barne ministroari igorritakoa. Presoek pairatzen duten egoera salbuespenezko kartzela politikaren isla dela esateaz gain, hori aldatzeko aukera soilik Madrilen eskuetan dagoela gaineratu zuen, eta norabide horretan urratsak egiteko eskatu zuen. Halaber, dispertsioaren ondorioz errepideetan hil diren senitartekoak oroitu zituen.

Etxeratek dituen datuen arabera, gaur egun hamalau dira oso larri dauden euskal preso politikoak, eta beste hamaika «egoera krudelak» pairatzen dituztenak. «Ezin dugu Iosuren etxeratzea eta berehalako askatasuna baino beste ezer exijitu», esan zuen.

Setenta sillas que no deberían estar vacías

Herrira sigue movilizándose para exigir la repatriación de las presas y los presos, así como la puesta en libertad de quienes están gravemente enfermos y de quienes continúan en prisión como consecuencia de la aplicación de la doctrina 197/2006.

El verano no está siendo una época de descanso en ese sentido, ya que las revindicaciones prosiguen tomando calles y plazas. Precisamente, hoy a las 11.00 setenta sillas vacías serán colocadas frente a los juzgados de Donostia, en el barrio de Egia, para pedir la inmediata liberación de los 70 presos a quienes se está aplicando la denominada «doctrina Parot».

Además, hoy es último viernes de mes, por lo que las concentraciones y actos simbólicos como muestra de solidaridad por los derechos de las personas represaliadas cobrarán mayor fuerza.

Cumpliendo con la agenda que se ha marcado Herrira, el lunes se reunieron en Altsasu representantes de este movimiento. En la cita determinaron, entre otros aspectos, reforzar las iniciativas en denuncia de la doctrina 197/2006 y analizaron la sentencia del Tribunal de Derechos Humanos de Estrasburgo en el caso de Inés del Río. En los próximos días informarán de las nuevas iniciativas. GARA

MANIFESTAZIOA

Iosu Uribetxeberria bizilagunari babesa emateko asmoz, gaur, 19.30ean, jaioterri duen Arrasateko plazatik manifestazioa abiatuko da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo