Romneyk gaizki-ulertu eta hanka sartzeekin hasi du nazioarteko itzulia
Mitt Romney hautagai errepublikanoak oker hasi zuen nazioarteko bira Londresen, iritsi orduko Olinpiar Jokoen harira segurtasun enpresa batekin izandako akatsak «kezkagarritzat» jo ostean. Horrez gain, adierazpen arrazistak egin izana ere leporatu zioten hedabideek.
GARA |
Mitt Romney, Ameriketako Estatu Batuetako lehendakaritzarako hautagai errepublikanoa, Londresen izan zen atzo, nazioartean bere irudia sendotzeko asmoz, baina bisita hori ilundu zuten Romneyk Olinpiar Jokoen prestaketetan izandako akatsen inguruan eta «herentzia angloxasoiaren» inguruan eginiko adierazpenek.
Hautagai errepublikanoa giltzarri diren herrialdeetan barrena sei eguneko bira antolatzeaz arduratu da: Britainia Handira lehenbizi, Washington eta Londresen arteko «harreman pribilegiatua» dela medio. Ondoren, Polonia eta Israelera, Atlantikoaren beste aldean komunitate handiak dituzten bi herrialdetara, botoak lortzeko bidean aproposak.
Alabaina, «NBC News» hedabideak Romneyri eginiko elkarrizketan, diplomaziarako gaitasun eskasa erakutsiz, Londreserako bisita hoztu zuten adierazpenak egin zituen, bertara iritsi aurretik. Izan ere, hautagai errepublikanoak Olinpiar Jokoen segurtasunaz arduratzen den G4S enpresaren akatsak, Armadako soldadu gehiago segurtasun lanetan jarri beharra ekarri zutenak, «kezkagarriak» zirela adierazi zuen, baita immigrazio agenteen eta aduana agenteen greba -bertan behera geratu dena- ere.
Britainia Handiko agintariek ez zuten batere ondo hartu ahaztu nahi dituzten gertakari horiek estatubatuar batek gogoraraztea.
Adierazpen hauek baino okerragoak izan ziren, ordea, «Daily Telegraph» hedabideak Romneyren aholkularietako baten ahotik jasotakoak. «Herentzia anglosaxoi bera partekatzen dugu eta berak (Romney) hori dela-eta bien arteko harremana berezia dela pentsatzen du».
Adierazpenok Barack Obama AEBetako lehen lehendakari beltzaren jatorriari begira eginikoak izan daitezkeela ere iradoki zuen hedabideak, lehendakariaren aita kenyarra dela-eta.
Hautagai errepublikanoaren bozeramaileak adierazpen horiek ukatu zituen. Baina alferrik izan zen, ordurako eginiko adierazpenek Romnyeren irudia zikindua baitzuten. Batez ere, Romneyek bereziki «kanpo politikari dagokionez duen eragin ahula ukatu» asmo zuelako bidaia honekin, «The Guardian» hedabidearen arabera.
Horrez gain, egunkariak Mitt Romney hautagaiak Errusia Ameriketako Estatu Batuen etsai nagusia zela adierazi zuela gogorarazi zuen, hain zuzen, XXI. mendetik baino Gerra Hotzaren garaitik hurbilago kokatzen den ideia.
Romney, enpresa gizon aberatsa asteazkenean iritsi zen Londresera. Atzo David Cameron lehen ministroarekin bildu zen, beste politikari batzuekin batera.
Hautagai errepublikanoa Ed Miliband oposizioko buruarekin, Tony Blair lehen ministro ohi laborista, Nick Clegg lehen ministrordea eta Ekonomia eta Kanpo ministroekin izan zen.
Bilkura hauek Mitt Romneyek nazioarteari begira duen politika definitu gabea argitzeko eta finkatzeko baliagarriak izango direla uste du prentsa britainiarrak.
David Cameron, Britainia Handiko lehen ministroaren gertukoek Barak Obama AEBetako lehendakariarekin duen harreman ona nabarmendu zuten.
Mitt Romneyen adierazpenen harira, Cameronek Olinpiar Jokoetan garrantzitsuena segurtasuna dela eta «Londresko kaleetan polizia gehiago egoteaz gain, zeruan eta Tamesiseko uretan militarren babesa» dutela agertu zuen.
Hedabide estatubatuarraren arabera, James Holmes-ek, Coloradon izandako tiroketaren ustezko egileak, bere unibertsitateko psikiatra bati bere asmoen berri ematen zuen fardel bat bidali zion.
El presidente de EEUU, Barack Obama, pidió ayer consenso en el Congreso y la adopción de políticas «de sentido común» para reducir la violencia causada por las armas, en un discurso ante una organización de afroamericanos con el que puso fin a una gira electoral de tres días tras el tiroteo en Colorado.
«Creo que una gran cantidad de propietarios de armas estarían de acuerdo en que los (fusiles de asalto) AK-47 estén en manos de soldados, no de criminales», dijo Obama en su intervención.
Doce días después del tiroteo en un cine de Aurora (Colorado) que acabó con la vida de 12 personas y hirió a otras 58, Obama abogó por un consenso entre demócratas y republicanos en el Congreso para frenar la violencia armada.
El presidente y candidato demócrata a la reelección se refirió a la necesidad de la verificación de los antecedentes de aquellos que quieren comprar armas y de mantener a los desequilibrados mentales lejos de ellas. Obama indicó que las medidas deberían se «de sentido común». GARA