GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Baionako Masterra

Waltarik hasieratik erakutsi nahi izan du zein den onena

Kubako aurrelariak bakarrik erabaki zuen lehen finalerdia, saketik hamasei kintze lortuta. Bielle eta Ozafrain saiatu ziren, baina berehala atzean geratu ziren, irabazteko inongo aukerarik gabe.

p034_f01_97X184.jpg

WALTARI-DUCASSOU 40
 
BIELLE-OZAFRAIN 22

Jon LEUNDA

Waltarik eta Ducassouk lortu zuten Baionako Masterreko finala jokatzeko lehen txartela. Garbi zegoen partida hau Kubakoaren arabera egongo zela, eta horrelaxe izan zen, amerikarra izan baitzen norgehiagokako protagonista nagusia, saketik 16 kintze lortu baitzituen.

Masterreko lehen finalerdi honek ez zuen kontatzeko apartekorik izan. Moderne bezalako trinket batean Waltariri aukerarik emanez gero, oso zaila izaten da irabaztea, eta horixe gertatu zen. Bielle eta Ozafrain beste asmo batekin kantxaratu ziren. Hasieran jokoa atzean egin nahi zuten, Ducassou gazteari lan ugari emanez, eta Waltari partidatik kanpo edukiz, baina asmoak ustel atera zitzaizkien.

Faboritoek egin zuten lehen tantoa, eta sakea beretzat zuen Waltarik. Ez zuen asmatu, ordea, eta Biellek eta Ozafrainek partida berdindu egin zuten. Hortik aurrera dena aldatu zen. Kubakoak sakea berreskuratu zuenean, sekulako triskantza egin zuen. Lehen jokaldiarekin tantoa amaitzea lortzen ez zuenean, hirugarrengoan amaitzen zuen. Ozafrainek sekulako lanak zituen errestoan, eta botea itzulitakoan ere, tantoa aukeran uzten zion amerikarrari, eta honek ez zuen barkatzen, markagailuan aldeak gehitzen joateko.

Neurketak sekulako abiada eraman zuen, eta galtzaileek ez zuten sekula garaipena lortzeko inongo aukerarik izan. Herenegun gauean ikusitakoaren arabera, garbi dago Waltari eta Ducassou direla aurtengo Baionako Masterreko garaipena erdiesteko faboritoak, beti ere finalerdia jokatu zuten bezala jokatzeko gai baldin badira.

Herriartekoa

Euskal Herriko Herriarteko Txapelketako finala jokatuko da gaur Gallartan, 18.30etik aurrera. Markina eta Doneztebe izango dira aurrez aurre, aurtengo txapela lortzeko asmotan.

Bizkaitarrek Hernani oso erraz menderatu zuten finalerdietan, jokatutako sei partidak irabazi ostean. Nafarrek, berriz, Gasteiz utzi zuten bazterrean, 4-2 irabazita. Kanporaketan jokatutako sei norgehiagoketetatik, helduen mailako bi partidak galdu zituen. Adituen esanetan, nafarrak agertzen omen dira faborito, nahiz eta jokatuko diren hiru partidak nahiko orekatuak iragartzen diren.

El Campeonato de Parejas llega a su fin

El Campeonato de Parejas de Cesta Punta, organizado por el Consejo Mundial, llega a su fin y en los próximos cinco días se jugarán los partidos que quedan por disputarse. Esta noche, a las 22.00, el frontón de Markina acogerá la primera semifinal, que enfrentará a Goikoetxea y Alliez II contra Erkiaga y Enbil, segundos y terceros de la liguilla respectivamente.

Mañana, a las 17.00, se disputará la segunda semifinal en el frontón Carmelo Balda de Donostia entre Egiguren II y Hernández ante García y López. En este caso se miden primero contra cuarto de la liguilla, que también jugaron entre ellos en la última jornada, con triunfo de Egiguren II y Hernández por 35-23, acabando así la fase previa sin conocer la derrota, mientras que García y López aún no han conseguido ganar un solo encuentro.

En el frontón Areta de Laudio se va a disputar la final de Euskal Zirkuitoa de la categoría femenina, que se juega a paleta con pelotas de goma. En el partido que decidirá la txapela, Pradera y Sáez se van a enfrentar a Araiztegi y Landaluze, en un duelo que se presume muy igualado. El festival dará comienzo a las 21.30. J.L.

Garfe llenó hasta los topes el frontón de Gares

Más de 600 personas abarrotaron el frontón de Gares para presenciar el festival que había organizado la empresa riojana Garfe. Chafee y Goñi III superaron por 22-18 a Eugi y Eulate. El choque hizo vibrar a todos los aficionados. Chafee fue el más destacado del duelo, demostrando su gran momento de juego.

Martínez de Irujo vuelve a la senda de la victoria

Irujo vuelve a la senda de la victoria tras ganar ayer en Ordizia, junto a Laskurain, por 22-20 a Titín III y Zubieta. El delantero de Ibero fue el mejor. Xala, por su parte, tendrá que estar tres semanas fuera de las canchas por culpa de una rotura de fibras y será sustituido en Gasteiz por Sebastien Gonzalez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo