
udate | city pass
Herri musikaz gozatzeko beta Kursaalen
Kursaal Fundazioaren denboraldi berriko Herri Musika zikloko sarrerak gaurtik aurrera egongo dira salgai. Zazpi emanaldi eskainiko dituzte urritik urtarrilera bitartean. Fito & Fitipaldis eta Rufus Wainwright estatubatuarra etorriko dira, eta zortzi euskal sortzailek poesia esku-hartzeak egingo dituzte «Sortuko dira besteak» emanaldian.