GARA > Idatzia > Kirolak> London 2012

Giza ahalmenen mugetara heldu al dira kirol arloko errekorrak?

«Azkarrago, altuago, indartsuago» dio Olinpiar Jokoetako leloak, baina azken urteetan gero eta zailagoa ari da gertatzen munduko errekorrak haustea. Dopinaren edo teknologiaren laguntzarik gabe, giza ahalmenen mugetatik oso gertu gaudela uste dute zenbait zientzialarik.

p032_f01_141x196.jpg

p032_f02_141x096.jpg

p032_f03_141x84.jpg

p032_f04_141x084.jpg

Jon ORMAZABAL

Argi dago kirol guztietako errekorrak euren sabaira heldu direla», adierazi du orain dela gutxi Steve Haakek, Britainia Handiko Sheffield Hallam Unibertsitateko Ingeniaritza Ikerketa Saileko zuzendariak. Zenbakiek arrazoia ematen diote. Gizonezko luzera-jauziko marka 1991. urtekoa da -Mike Powell estatubatuarrak Tokion lortua-, pertika jauzikoa 1994. urtean ezarri zuen Sergey Bubka handiak Sestrieren, eta igeriketakoak asko moteldu dira, 2010. urtean poliuretanozko bainujantziak debekatu eta igerilariek ohiko jantzietara itzuli behar izan zutenean. «Egia da oraindik badaudela zenbait kiroletan markak hausten ari diren kirolariak, baina hobekuntza marjinak asko murriztu dira», nabarmendu zuen Haakek.

Frantziako Kirol Institutu Nazionaleko Parisko bere bulegoan, Geoffroy Berthelotek 1968. urtean Atenasen egin ziren lehen Olinpiar Jokoetatik gaur egunera arteko olinpiar marka guztiak sakonki aztertu ditu. Bere datuen arabera, kirolariek gizakion ahalmen fisiko naturalen %99a garatu dute dagoeneko. «Hemendik 2027. urtera aztertu ditudan 147 kirol desberdinen erdiak beren mugara heldu izango dira», azaltzen du bere azterketen arabera. «Eta epe horretatik aurrera, errekorrak ezin izango dira %0,05 batean baino gehiago hobetu», jarraitzen du, bere azalpenak horretarako garatu duen formula matematikoaz justifikatuz. Bere ikerketen arabera, 1968. urtean atletak euren ahalmen fisiologikoen %75ean aritzen ziren eta gaur egun aldiz, %99ean aritzen dira, eta hor apenas dugu hobekuntza ahalmenik. Gainera, joera hauek mota guztietako esfortzuetan berresten dira, bai jarduera aerobikoetan (igeriketa), anaerobikoetan halterofilia), beheko adarrak erabiltzen dituztenean (txirrindularitza), goiko adarretakoetan (pisu jaurtiketa) eta errendimenduzkoetan (lasterka).

Reza Noubary Ameriketako Estatu Batuetako Pennsylvaniako Unibertsitateko irakaslearen iritziz, gizonezkoen 100 metroko lasterketa, askorentzat atletismoko eta Olinpiar Jokoetako frogarik garrantzitsuena, ezin da 9,4 segundoz azpitik bukatu. «Datuek argi utzi dute giza abiaduran izandako garapena gelditzen ari dela eta erabat geldituko da», azaldu du. Horrela dio behintzat, bere ustetan %90eko fidagarritasuna ematen duen formula matematikoak.

Holandako Tilburgeko Unibertsitatean egindako beste ikerketa batek, hala ere, marjina apur bat ematen dio gizakiari eta muga 9,29 segundoan jartzen du. Johm Einmahl irakaslearen arabera, «ikerketa serioa da hau, muturreko balioen teoria matematikak eta estatistika bezala, onartutako zientzia bat da, eta azterketa hauek kontuan izan dira, esaterako, uholdeen aurkako dike bat eraikitzeko, burtsako akzioen garapenerako edota aseguru konpainiek euren istripu aukerak kalkulatzeko garaian.

Baina horrelako ikerketek ezin dituzte kontuan izan noizean behin irteten diren Usain Bolt jamaikarra bezalako ohiz kanpoko talentuak. Reza Noubaryren ustez, «Bolt adibide perfektua da, gizon garaien gorputzen abantaila mekanikoak baititu, gorputz txikiagoko gihar zuntz bizkorragoekin bikain uztartuta». 2009. urteko abuztuan, Berlinen, jamaikarrak 9,58 segundoan jarri zuen egun indarrean jarraitzen duen marka. Egun horretan, bere batez besteko abiadura 37,5 km/h-koa izan zen, baina 60 eta 80 metroen artean 44,7ra ere heldu zen. Jamaikarrak ordura arte zintzoki betetzen ari zen progresio aritmetikoaren aurreikuspen guztiak txikitu zituen, Boltek egindako denbora 2030. urtean betetzekoa baitzen, 2100. urtera arte egindako grafikoan.

Emakumezkoen kasuan, egun indarrean dagoen marka 10,49 segundoan dago, Florence Griffith-Joyner estatubatuarrak 1988. urteko Seulgo Olinpiar Jokoetan ezarritakoa. Dena dela, atleta honek Seulen ezarritako 100 eta 200 metroko errekorrak beti egon dira dopinaren susmopean. Inor ez da sekula denbora horietara gerturatu -2009. urtean Camelita Jeter herrikideak 10,69 egin zuen- eta 1998. urtean bat-batean hil izanak susmo horiek handitu baino ez zituen egin.

Bob Beamonen jauzia

Reza Noubaryk gizonezkoen luzera-jauziko munduko errekorra ere aztertu du, orain dela 21 urte Mike Powellek (8,95metro) ezarritakoa. Bere ikerketen arabera, marka honek bere horretan jarraituko 2040. urtera arte, gutxi gorabehera. «Bai, mugak aurreikus ditzakegu», adierazi zuen ziurtasunez Haakek. Bere ustez, muga hauetara ez gara bost edo hamar urtetan iritsiko, baina 50 urtetan oso-oso gertu izango gara».

Luzera-jauziaren kasu honetan, iragarpen honek ez gaitu horrenbeste harritzen; izan ere, kirolaren historian, oso garesti egon dira luzera-jauziko markak. Ofizialki erregistratuta dagoen lehen marka Adam Wilson britainiarrak 1827. urtean egindakoa da, 5.41 metro; ordutik, asko hobetu dira errekorrak, baina azken urteetan sekulako geldialdia egon da. Lehen urteetan nahiko ohikoak izan ziren hobekuntzak, baina denborak aurrera egin ahala, gero eta zailagoa izan zen zenbakiak hobetzen joatea.

Gauzak horrela, zortzi metroen muga gainditzea denbora kontu bat zela laster ikusi zuten aditu eta kirolariek. Ohore hori atletismoaren historian leku berezi bat merezi duen Jesse Owens estatubatuarrak izan zuen 1935. urtean Ann Harbour hirian 8.13 metrotako jauzia egin zuenean. Marka hau 25 urtez izan zen gizaki batek egindako jauzirik handiena, 1960. urtean Ralph Boston herrikideak 8.21eko saltoa egin baitzuen Erromako Olinpiar Jokoetara joateko Ameriketako Estatu Batuetako taldeak antolatutako hautaketa frogetan. Guda Hotza puri-purian zela, 1960ko hamarkadan Igor Ter-Ovanesyan sobietarrak eta Ralph Boston estatubatuarrak sekulako lehia izan zuten, 1967. urtean errusiarrak marka 8.35 metroan utzi zuelarik Mexiko Hirian egindako jauziarekin.

Hiri horixe izan zen, urtebete beranduago, Olinpiar Jokoen historian izan den errekorrik sonatuenetariko baten agertokia. Izan ere, urriaren 18an, Robert Bob Beamon atleta afroamerikarrak aurretik egindako marka guztiak txiki utzi baitzituen, 8,90 metroko jauzi batekin; hau da, ordura arteko marka 55 zentimetroan hobetu zuen bere lehen jauzian. Asko eta asko idatzi zen marka honen inguruan eta argi dago Mexiko Hiriaren altuerak, -itsas mailatik 2.224 metrora dago- eta alde izan zuen haizeak, 2 m/s, araudiak baimentzen duenaren mugan, zerikusi zuzena izan zutela jauziarekin.

Marka horrek 23 urte iraun zuen, zehazki esateko Tokion 1991. urtean ospatu ziren Munduko Atletismo Txapelketako finalera arte. Final zoragarri batean, Carl Lewisek lau aldiz egin zuen jauzi 8,80 metrotik gora -8,91eko jauzi bat ere egin zuen, baina 2,3 m/s-ko haizea zela-eta ez zuten marka onartu- baina urrezko domina Mike Powellek eraman zuen 8,95 metroko jauzi bikainari esker. Oraindik ere marka horrek indarrean jarraitzen du eta azken urteetan inor ez da marka horietara hurbildu; beraz, bederatzi metroko mugak urrun dirudi.

Dena dela, ezin esan gai honen inguruan erabateko adostasunik dagoenik, badirelako, gutxigatik izango bada ere, atletak etengabe markak eta mugak hausten jarraituko dutela uste dutenak ere. «Pentsa ezazue zer gertatuko litzatekeen kirolari bakoitzaren lana segundo milarenetan neurtuko bagenu», azaldu du Kanadako Brockeko Unibertsitateko giza zinetikako departamentuko ikerlariri Ian Ritchiek.

Atzera begira jarriz gero, badira gaizki egindako iragarpenen adibideak. Roger Bannisterrek 1954. urtean egin zuen arte, «askok uste zuten teorikoki ezinezkoa zela milia bat (1,6 kilometro) lau minutuz azpitik amaitzea», gogorarazi du Ritchiek.

Garai hartan askok uste zuten kirolariaren birikak lehertu egingo zirela, halako ahalegin batera behartuz gero. Gaur egungo errekorra 3 minutu, 43 segundo eta 13 ehunenetan dago.

Un traje con hoyuelos, la revolución tecnológica para la cita de londres

Al margen de las capacidades físicas de los deportistas, los avances tecnológicos en cuanto a materiales han sido otro de los factores que han contribuído a la mejora en las marcas. El ejemplo más claro es el de la natación, cuando desde la aparición de un traje de baño, el LZR Racer, diseñado con la ayuda de la NASA por Speedo en 2008, se batieron 255 récords en dos años -en los JJOO de Beijing fueron 25 plusmarcas mundiales y 65 de los Juegos-. Se estima que estos trajes suponían una mejora de en torno al 2% en el rendimiento de los nadadores, y se comenzó a acuñar el término «doping tecnológico», por lo que en 2010 la Federación Internacional de Natación prohibió su uso en las competiciones. Se creía que sin el bañador mágico superar un récord resultaría imposible, pero en 2011 Ryan Lochte lo consiguió en los 200 libre.

Según un estudio publicado en la revista «Nature Materials», que analiza la evolución de las marcas desde los inicios olímpicos en 1896, las mejoras tecnológicas han hecho posible que las marcas de ciclismo hayan mejorado en un considerable 221%, los registros de lanzamiento de jabalina en un 95%, y en el salto con pértiga, con el cambio de la madera y el bambú hasta la fibra de carbono, en un 86%. Por contra, las marcas masculinas de los 100 metros lisos han mejorado en un 24%.

De cara a Londres, una de las grandes novedades será el traje de competición que Nike ha proporcionado a varias delegaciones de atletismo, por supuesto a la de EEUU, el TurboSpeed, una vestimenta que pretende emular la capacidad aerodinámica de las pelotas de golf, con una especie de agujeros u hoyuelos en un revolucionario tejido probado en el túnel del viento. J.O.

9,29

Holandako Unibertsitate batean egindako ikerketa baten arabera, gizakiak ezin du denbora horretatik behera egin 100 metroetan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo