GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Uribetxeberriaren askatasuna, premia bizikoa

Atzo, San Inazio egunez, urtero ohi duen bezala, Etxerat elkarteak kontzentrazioa egin zuen Loiolako santutegiaren parean. Eta urtero bezala, euskal preso politikoei ezarritako espetxe politika bertan behera uzteko eskatu zuten hainbat herritarrek. Inoiz justifikaziorik izan ez duen politika horrek eragindako egoera euskal herritar askoren kezka nagusia denean gertatu zen atzoko elkarretaratzea; izan ere, dagoeneko euskal gizartean gero eta errotuago dago gehiegi luzatu den egoera jasanezin hori bukatzeko eskaera. Eta egoera horren gordina noraino irits daitekeen erakusten duen kasu bat nabarmendu zuten bereziki, Josu Uribetxeberria arrasatearrarena, hain zuzen.

Uribetxeberriaren egoera estatu frantsesaren eta espainolaren ankerkeriaren muturreko erakusgarri da, zoritxarrez. Euskal eragile politiko, sindikal eta sozialek behin eta berriz ohartarazi izan dute gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelan atxikitzearen arriskuaz, bertan tratamendu egokia jasotzeko eragozpenak direla-eta. Legeak berak ere aurreikusten du arrisku hori, hala nola hari aurre egiteko neurriak. Eta Uribetxeberriaren gaixotasunak izan duen bilakaerak ohartarazpen horiek egia latza bihurtu ditu. Horregatik, premia bizikoa da Uribetxeberria eta gainerako preso gaixoak berehala askatzea. Datorren larunbatean, euskal herritar gehienen eskaera horrek Arrasaten du hitzordua.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo