Zestako Binakako finala
Egigurenen sakeak erabakigarriak izan dira
Donostiarrak hasierako jokaldiari esker lortutako tantoek eragin handia izan zuten amaieran.
GOIKOETXEA-ALLIEZ 29
EGIGUREN-HERNANDEZ 35
Jon LEUNDA
Egiguren II.ak eta Hernandezek argi utzi zuten orain arte lortutakoa ez zela kasualitatea izan, eta beraiek zirela Binakako Txapelketako onenak. Orain arte partida guztiak irabazita heldu ziren finalera, eta ez zuten atzo ere hutsik egin. Atzokoan, gakoetako bat sakean egon zen, Egigurenek lau lortu baitzituen, eta Goikoetxeak, berriz, bakar bat ere ez zuen lortu.
Urdinak hasieratik hasi ziren agintzen, baina bigarren zatira arte ezin izan zuten alderik lortu. 7-11 eta 13-18 aurreratu ziren, eta bazirudien ihes egiteko moduan izango zirela, baina ezin izan zuten hori egin, gorriek 18-18koa jarri baitzuten markagailuan, neurketa berdinduz.
Goikoetxeak eta Alliezek zailena egin zuten, eta bazirudien hortik aurrera ihes ere egin zezaketela, baina alderantzizkoa gertatu zen. Egigurenek arazo ugari izan zituen zestarekin, baina okerrerako baino mesederako gehiago izan zuen.
Berdinketaren ostean, 4-12ko partziala sartu zuten txapeldunek, eta hori iraultzea bai ezinezkoa zela, eta horrelaxe izan zen, garaipena Egigurenek eta Hernandezek lortu baitzuten. Biek egin zuten oso lan ona, oso huts gutxi eginez.
Beste aldean, Goikoetxeak ez zuen bere egunik onena izan. Tanto bikainak egin zituen, baina beste batzuetan nahiko motel ere ibili zen. Alliez ere ez zen ongi aritu; huts dezente egin zituen atzeko koadroetan.
«Lana eta lana, hori egin dugu. Etorri aurretik bagenekien, eta ez geunden oker. Azkenean, ordea, gauzak ongi atera zaizkigu», adierazi zuen Hernandezek. «Nahiz eta aldea lortu dugun, Goikoetxea aurrean baldin badaukazu, ezin duzu jakin, bera gai da edozer egiteko eta ikusi da aldea nola murriztu duten», erantsi zuen. «Oso gustura nago. Lan ona egin dugu. Zestarekin arazo batzuk izan ditut, baina amaiera ona izan da. Donostian, nire herrian, irabaztea beti da oso pozgarria, eta Hernandezek ere poz handia eman dit», esan zuen Egigurenek, partidaren amaieran.
Burlata
XII Karmelo Arguelles Torneoa: Espinal-Ruiz 22 / Labaka-Aranguren 18; Agirre-Imaz 22 / Garaio-Iruretagoiena 14.
Karmelo Balda-Donostia
Zestako Binakako Txapelketako finalak: 3. eta 4. postua: Erkiaga-Enbil 35 / Garcia-Lopez 29; Finala: Goikoetxea-Alliez 29 / Egiguren II-Hernandez 35.
Galarreta-Hernani
Urrutia-Aizpuru III 35 / Ezkurra II-Labaka 11; Ezkurra III-Etxeberria III 40 / Uterga-San Miguel 34; Endika-Ion 40 / Juaristi-Barrenetxea IV 30; Matxin IV-Olazar 26 / Etxabe II-Zubizarreta 30.
Izarraitz-Azpeitia (22.30)
Jaunarena-Pascual / Ezkurdia-Peñagarikano; Titin III-Zubieta / Martinez de Irujo-Laskurain.
Lekeitio (19.00)
Afizionatuak: Azantza-Dunbillo / Jonpu-Eparmendi; Pala profesionaleko torneoa: Urkijo-Ibargarai / Altadill-Imanol.
Burlata (19.00)
Telletxea-Otadui / Sagastibeltza-Sanchez.
Lekeitio (19.00)
Palako Torneoko finala.
Zuraide (19.00)
Torneoko finalerdiak: Etxeberri-Jeannots / Ibarrola-Ezkurra; Bielle-Etxeto / Larretxea-Ozafrain.