GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Harri-jasotzea

Urdax Magunazelaiak bi aldiz berdindu du 191 kiloko harri errektangularra

p038_f02_097x096.jpg

J.L.

Urdax Magunazelaiak beste marka bat egin zuen atzo Irunen, Behobia auzoko plazan, 191 kiloko errektangularra bi aldiz jasoz. 14 urte ditu bizkaitarrak. Orain dela hamar egun jaso zuen 185 kilokoa hiru aldiz, eta 15 urte egin aurretik marka pertsonalak egin nahi izan ditu.

Jende dezente batu zen Behobiko plazan. Ohikoa den moduan, beste ekitaldi batzuk ere baziren, eta jendeak aukera izan zuen nahi zuena ikusteko, eta horietako batzuek herri kirol jaialdia ikusi nahi izan zuten, eta Urdaxen ahalegina zuzen-zuzenean jarraitu.

Bizkaitarrak 190 kiloko harria erabili behar zuen, baina pisatu ostean, 191 kilo eman zituen, eta horixe izan zen jaso zuena; dena dela, ohikoa izaten da marka ahaleginetan kirolariek zerbait gehiago pisatzen duen harria eramatea. Lanerako, berriz, bost minutu izan zituen.

Urdaxek ez zuen izan inolako arazorik bere helburua betetzerako garaian, eta bi jasoaldi eman zizkion marka eder bat egiteko. Harria erraz ibiltzen du, eta garbi dago etorkizunean gauza asko egin ditzakeela, baina denbora eman behar zaio.

Gizon-proban, taldekako Gipuzkoako bigarren finalerdia jokatu zuten atzo Villabonan, eta Aitzondok irabazi zuen, 49 plaza pasa egin ostean. Bigarren postuan sailkatu zen Berrobi, 48 plazarekin. Bi talde hauek lortu zuten finala jokatzeko txartela. Azken postuan sailkatu zen Zizurkil, 47 plazarekin. Finala udazkenean jokatuko da Zizurkilen, eta atzoko lehen bi sailkatuekin batera, Urretxu eta Orio ere sailkatuta daude.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo