GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Berria | Iñaki Petxarroman 2012/8/2

Espetxean, hil arte

Donostiako Ospitalean sartu dute Josu Uribetxeberria presoa, oso egoera larrian. (...)

Uribetxeberriak 15 urte daramatza preso, eta 2005ean antzeman zioten minbizia. Geroztik dozenaka aldiz eskatu dute haren senideek eta lagunek preso gaixoentzat legez ezarri behar dena: baldintzapean aske uztea. Espainiako Gobernuak eta Espetxe Zuzendaritzak entzungor egin diete beti eskari horiei. Orain, Uribetxeberriaren osasun egoera muturreraino okertu denean, Euskal Herriko ospitale batean sartzeko agindu dute, eta handik Zaballako espetxera eramango dute.

Gupidagabea da Espainia eta Frantziako gobernuek euskal presoekin daramaten politika. Argigarria da, esate baterako, preso gaixoekin eta Parot doktrina ezarritako presoekin egiten ari direna. Gainera, borroka armatuaren garaia amaitutzat jo daitekeen honetan, giza eskubideen aurkako politika hori, bidegabea izateaz gain, ulertezina ere bada.

Oso itxura txarra du Uribetxeberriaren kasuak. Eta ez litzateke izango Espainiaren eta Frantziaren espetxe politikak heriotzaren mugaraino eramaten duen lehenengo presoa. Lehena litzateke, hori bai, ETAk borroka armatua amaitutzat jo zuenetik. Eta horrek agerian utziko du giza eskubideen urratzeengatik Kuba, Siria, Myanmar eta Ipar Koreari kontuak eskatzen dizkieten horiek irakasgai oinarrizkoak dituztela oraindik ere atal horietan gainditzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo