CITY PASS
Perseidak ikusteko aukera, Urdaibain
A.H. | BUSTURIA
Urdaibaiko itsasadarrean Perseidak behatzeko hitzordua jarri dute iganderako, abuztuaren 12rako. Busturiko Madariaga dorretxean egoitza duen Biodibertsitate Zentroak antolatu du ekimena, Bizkaiko Astronomia elkartearen laguntzarekin.
Biodibertsitate Zentroaren webgunean iragarri duten moduan, behaketa hasi aurretik, 21.30ean, Bizkaiko Astronomia Elkarteko adituek Perseidei buruzko azalpenak emango dituzte dorretxeko auditoriumean (20-30 minutu).
Ondoren, 22.00 inguruan, dorretxearen kanpoaldera aterako dira, eta Perseiden ozar izarra teleskopio bidez ikusteko aukera izango da. Swift-Tuttle kometak utzitako hondakinak atmosferarekin kontaktuan jartzean gertatzen den fenomenoa da. Jakinarazi dutenaren arabera, Bizkaiko Astronomia Elkarteak gutxienez hiru teleskopio jarriko ditu, parte-hartzaileek behaketa egin ahal izateko eta edozein informazio mota jasotzeko.