Iazko sufrimenduak ekiditen saiatuko dira Biarritz eta Aviron aurtengo denboraldian
Iazko ezinak alde batera utzi, eta zaleei poza eta alaitasuna ekarri nahi dizkiete aurten bi talde lapurtarrek. Aurten ez dago Munduko Txapelketaren aitzakiarik, hasieratik denak baldintza berberetan hasiko dira. Avironek eta Biarritzek iazkoa hobetu beharra daukate.
Hastera doa ikuskizuna. Top 14a ekitera doa, eta hor izango dira Aviron eta Biarritz. Bukatu zaizkie probak egiteko uneak, eta hemendik aurrera buru-belarri sartuko dira Ligan. Gainera, biek ala biek tankera bereko helburuak dituzte, biek ibili nahi baitute goiko muturrean, nahiz eta iazkoa ikusi ostean jendeak ez duen ilusio handirik egin nahi oraindik.
Zaleek ez dute berehalakoan ahaztuko iazko denboraldia, bai Baionakoek bai Biarritzekoek asko sufritu behar izan baitzuten. Zuri-gorriak hasieratik sartu ziren zuloan. Sailkapeneko azkeneko postuan denbora dezente pasatu zuten, eta azken-aurreko jardunaldira arte ez zuten mailari eusteko txartela lortu. Europan ere ez zuten egin nahi zutena, Heineken Kopan berehala egin baitzuten huts. Hala ere, European Amlin Challengea jokatzeko aukera izan zuten, eta hori irabazi egin zuten. Ez zen hasieran nahi zutena, baina urtea nola joan zen ikusita, ez zen gaizki etorri, horrela aurten Heineken Kopa jokatuko baitute.
Aurtengo hasierako helburuak apalagoak dira. Ez dute iazkoa errepikatu nahi, eta talde barruan aldaketa batzuk izan dira. Ez dira, halere, gehiegi izan, eta iazko denboraldi amaieran hartutako bideari jarraitu nahi diote. Aurtengo helburua Heineken koparako txartela lortzea izango da, eta aldi berean final-laurdenak jokatzea. Horrekin, Ligaren helburuak beteko lituzkete.
Europan, berriz, lasai ibili nahi dute. Badakite zaleek oso gustuko izaten dituztela partida horiek, eta Anoetarako bidaiak oso onak eta politak direla beraientzat. Horretarako, ordea, final-laurdenetarako txartela lortu beharko lukete, eta horixe izango da euskaldunen lehen helburua.
Aldaketak aldaketa, garbi dago taldeko izar nagusiak zeintzuk diren, eta haiek ongi jokatzen baldin badute, taldeak ere funtzionatuko du. Yachviliren behar handia dauka talde lapurtarrak, eta iaz argi eta garbi ikusi zen berak ongi jokatzen zuenean, taldeak ere horrela egiten zuela eta gaizki aritzen zenean, berriz, taldeak ere asko nabaritzen zuela. Beste bi izarrak, Harinordoki eta Ngwenya ez ziren horren ongi ibili, eta haien joko ona berreskuratzea da entrenatzaileen lehen helburua, biak baitira zuri-gorrientzat oso beharrezkoak.
Baionan ere iaz ez ziren gauzak askoz hobeto joan, azkeneko jardunaldian lortu baitzuen mailan jarraitzeko txartela, nahiz eta helburuak oso ezberdinak ziren. Aurtengo ere ez dira helburu horiek asko aldatu, taldeak garbi baitauka Ligako final-laurdenak jokatu behar dituela.
Horretarako, ordea, iaz izan ez zuen sendotasuna berreskuratu behar du, iragan denboraldia ezin hobeto hasi zuen txapelduna, Stade Toulosain, mendean hartuz. Gero, bidea okertu egin zen, edozein talde handiri irabaziz eta bere parekoekin galduz. Etxetik kanpo puntuak lortzea ikaragarri kostatu zitzaion, eta aurrean ibiltzeko arazo horiek konpondu behar dira.
Garbi dagoena da baita ere, joan zen denboraldian aldagela barruan arazo ugari izan zirela. Aulkian hiru entrenatzaile eseri ziren, eta hori gauzak gaizki joan zirenaren seinalea da. Horrez gain, aldagela barruan jokalarien artean izandako arazoak behin eta berriro kaleratzen ziren, eta aurten denek bide berean ez badute arraun egiten, aurten ere arazoak izango dituzte.
Taldean aldaketa dezente egin dituzte, entrenatzaileetatik hasita. Denboraldia hasi aurreko egun hauetan lana egin dute, taldearen batasuna bultzatu dute, eta bide horretatik jarraituz, eta erregulartasuna lortuz, Liga profesionala egiten denetik lehen aldiz lortu nahi dute final-laurdenetarako txartela, horrek Heineken Kopan aritzeko aukera ere emango bailieke.
Amlin European Challenge ere jokatuko dute, eta horko helburuak ezberdinak izango dira. Hasiera batean Ligan jokatzen ari ez diren jokalariei minutuak emateko baliatzen dute; ez Avironek bakarrik, baita gainerako talde garrantzitsuek ere. Gerora, ordea, ez dute ezer baztertzen. Iaz Biarritzek irabazi zuen lehiaketa da, eta duen saria ere ez da txarra. Titulu bat ez da behin ere txarra izaten, eta gainera Heineken Kopan aritzeko txartela ematen dute. Ligan lortzen ez bada, beste bide bat da, eta hori ere ez da baztertzen, nahiz eta lehen fasea ez den batere erraza izango hiriburukoentzat.
Bi taldeek garbi daukate Liga ongi hastea ezinbestekoa izango dela. Zuri-gorriei iaz asko kostatu zitzaien lehen partida irabaztea, oso azkar geratu ziren atzera, eta aurtengo garbi daukate hastapenetik jo behar dutela, ongi hastea eta puntuak azkar pilatzea oso beharrezkoa delako.
Aviron, lehen partida irabaziz hasi zen, baina ondoren gauzak asko okertu ziren, eta hori ere ekidin nahi dute. Beraz, gaur irabazteak balio handia izango luke bi taldeentzat, aurrera begira indarra hartzeko.
Denboraldian zehar zaleek badituzte bi partida gorriz markatuta, bi derbiak, alegia. Joanekoa irailaren 28 eta 29ko asteburuan jokatuko dute, eta Agilera estadioan jardungo dira. Itzulerakoa, berriz, otsailaren 2an izango da Baionako Jean Dauguer estadioan. Oraingoz, bietako inork ez du agertu partida hauetakoren bat Donostiara ekartzeko inongo asmorik, eta beren zelaietan izango dira.
Stade montois
Aviron eta Biarritz dira mailako bi euskal taldeak, baina bada beste bat ere, Mont de Marsaneko Stade Montois, Euskal Herritik gertu dagoena, eta Landetakoen aurkako neurketa ere ia-ia derbia izango da. Gainera, talde horretan ia Avironen zein Biarritzen baino euskal jokalari gehiago daude, eta bi lapurtar taldeetan ibilitako jokalari ugari ere badaude. Hori-beltzak aurten igo dira, eta mailari eustea izango dute helburu nagusi. Beñat Arraiet eta Sebastien Ormaetxea dira bertan jokatzen ari diren bi euskal jokalari ezagunenak.
Gainerakoan, Top 14ak jarraituko du Europako Ligarik garrantzitsuenetakoa izaten, eta seguru asko, dirurik gehien gastatzen duenetakoa ere bada. Liga irabazteko faboritoak aipatzeko garaian, betikoa agertuko da, Stade Toulosain. Beraiek dira azken urte hauetako txapeldunak, baita aurtengoa irabazteko faboritoak ere. Gainera, taldean oso aldaketa gutxi egin dituzte.
Besteen artean, aldaketak izan dira talde ezberdinetan. Toulonek iaz finala jokatu zuen, baina aurtengo jokalarien artean aldaketa ugari egin ditu; hori bai, ekarri dituenak oso onak izan dira, eta Tolosa estutzeko asmoa agertu dute.
Clermont da ohiko beste faboritoetako bat, eta horiek ere ia-ia iazko taldeari eusten diote. Racing Metro taldeak ere ez du aparteko aldaketarik egin. Perpinya eta Stade Français izan dira beti goian ibili diren beste bi talde, baina azkeneko urtea ez zen beraientzat ere oso ona izan. Horrek horrela ezin duela jarraitu pentsatuz, aurtengo aldaketa asko egin dituzte.
Biarritz y Aviron inician hoy la nueva temporada y los dos lo harán jugando ante sus seguidores. A las 18.30 el Biarritz recibirá la visita del recién ascendido Stade Montois de Mont de Marsan, mientras que los de Baiona jugarán media hora más tarde en el estadio Jean Dauguer ante el Clermont.
Los de Agilera no deben fallar en su inicio. Juegan ante uno de los equipos que llega a la Top 14 esta temporada y además va a ser un pequeño derbi. Pese a estar de vacaciones, y aunque las fechas no sean las idóneas para acudir a un campo de rugby, Agilera tendrá una gran entrada, ya que serán muchos los que acudan desde la capital de las Landas. El Stade acudirá al choque con varios jugadores vascos y otros que han pasado por los dos conjuntos labortanos, por lo que el duelo tiene un gran atractivo.
El Aviron lo va a tener más difícil. Se enfrenta a uno de los equipos más fuertes de la categoría. El Clermont es un conjunto que siempre está en los primeros puestos de la tabla, por lo que acudirá al estadio Jean Dauguer con la intención de llevarse los cuatro puntos.
Sin embargo, para el Aviron tampoco va a estar mal el choque, ya que así se podrá ver el nivel que tiene de verdad el combinado blanquiazul. Si suma una victoria será una gran alegría para una afición que ha sufrido mucho. J.L.
PILIERRAK
Fabien Barcella, Johannes Blaauw, Benedict Broster, Francisco Gomez Kodela, Thomas Synaeghel
TALONATZAILEAK:
Benoit August, Arnaud Hegi, Jean Phillippe Genevois
BIGARREN LERROA:
Manuel Carizza, Erik Lund, Jean Baptiste Roidot, Pelu Ian Taele, Jerome Thion
HIRUGARREN LERROA:
Benoit Guyot, Imanol Harinordoki, Raphael Lakafia, Wenceslas Lauret, Talelei Gray, Benoit Guyot
JOKO IREKITZAILEAK:
Jean Pascal Barraque, Julien Peyrelongue, Mathew Berquist, Marcello Bosch
MELE ERDIA:
Dimitri Yachvili
HIRU LAURDENAK:
Damien Traille, Charles Gimenez, Benoit Baby, Seremaia Burotu, Aled Brew, Takudza Ngwenya
ATZELARIAK:
Iain Balshaw, Dane Haylet Petty
FITXATzeaK:
Matt Berquist (Leinster), Aled Brew (Newport), Ben Broster (London), Thibault Dubarry (Brive), Jean Phillippe Genevois (Toulon), Thomas Synaeghel (Akize)
BAJAK:
Manuel Carizza (Llanelli), Florian Faure (Grenoble), Campbell Jhonstone eta Sylvain Marconet (utzi egin dute), Jean Baptiste Roidot (Carcassonne), Roman Terrain (Perpinya) eta Yvan Watremez (Montpellier).
MANAGER NAGUSIA: Laurent Rodriguez
ENTRENaTZAILEAK:
Jaak Isaac eta Serge Milhas
PRESIDENTEA: Serge Blanco
ZELAIA: Agilera. 13.400 ikusle sartzen dira
PILIERRAK
Marc Legras, Renaud Boyoud, Aretz Igiñiz, Pierre Phillippe Lafond, Vitolio Manukula, Neemia Tialata
TALONATZAILEAK
François Da Ros, David Roumieu, Gregory Arganese
BIGARREN LERROA
Abdel Boutaty, Marck Chisholm, Dewald Senekal, Rob Linde, Pierre Gayraud
HIRUGARREN LERROA
Marc Baget, Guillaume Bernad, Dwayne Haare, François Carrillo, Jean-Jo Marmouyet, Julien Puricelli
JOKO IREKITZAILEAK
Clement Otazo, Jacques Louis Potgieter
MELE ERDIA
Guillaume Rouet, Cedric Garcia, Mike Phillips
HIRU LAURDENAK
Sam Gerber, Thibault Lacroix, Lionel Mazars, Gabriele Lovobalavu, Manu Ahotaeiloa, Bastien Fuster
ATZELARIAK:
Marvin O'Connor, Joe Rokocoko, Cedric Heymans, Scott Spedding
FITXATZEAK:
Ahotaeiloa (Agen), Arganese (Racing Metro), Gayraud (Perpinya), Lovodalavu (Toulon),
Senekal (Agen), Spedding (Brive).
BAJAK:
Audy (Oyonnax), Baicoco (Oyonnax), Bouillon (Albi), Huget (Toulouse), Laukaki (utzi egin du).
ZUZENDARI TEKNIKOA:
Christian Lanta
ENTRENATZAILEAK:
Denis Avril, Cristophe Deylaud, Didier Faugeron
PRESIDENTEA:
Alain Afflelou
ZELAIA Jean Dauguer, 17.083 ikusle sartzen dira