Markel IRIZAR RadioShack taldeko txirrindularia
Desastre
Kaixo guztioi! Berriz ere hemen gaude, lasterketan sartuta, eta gure zutabeak idazteko prest. Zutabe hau idazteko momentuan, bai gorputza zein morala, pott eginda ditut. Ezagutzen nauzuenok, badakizue ikaragarri estu hartzen dudala neure burua, oso zorrotza naizela neure buruarekin, eta gaur [atzo] argi eta garbi esan daiteke ez dela ez nire, ez gure taldearen eguna izan.
Gure taldea irabazteko denboratan egonez gero, taldeak lider jartzeko aukera ematea erabaki du. Baina badirudi, taldeko gafea neu naizela.. Iaz, Leopardek erlojupekoa irabazi bazuen, aurten bertan nintzela, kasualitatea izango da, baina izugarrizko porrua egin dugu.
Momentuan, moralez lur jota nagoen honetan, ia zutabea Txurruri idazteko eskatzekotan egon naiz. Inorekin hitz egiteko gogo barik, eta «bajoi» handi honekin uzten zaituztet, ia datozen egunak hobeak diren.