
CITY PASS
Karrikako antzerkiak ez dio atsedenik emango Hazparneri
GARA | HAZPARNE
Amaitu da asteburua eta, berarekin, ostiral arratsera begira jarriak daude beharrean aritzea suertatu zaienak. Horiek zein oporretan direnek, igandean, hilak 26, izango dute aukerarik Hazparnen: antzokietara sartzeko beharrik gabe, Eihartzeako parkean izango dute aukerarik, han izango baita Art'egunaren hirugarren edizioa. Antolakuntzatik aurreratu dutenez, zirku atipiko eta irri-egingarriak ez dira faltako, ezta magia, balentriazko akrobaziak eta istorio bitxiak ere. Entretenimendua behintzat ziurtatua dago.