GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Nafarroa

Maila nagusiko bidean, lehen geldialdia izango da Gorritin

J.L.

Gorritin jokatuko da bihar, 12.30ean, Nafarroako Bigarren Mailako kanporaketa. Lehen bost sailkatuek finala jokatuko dute Donezteben, datorren azaroaren 16an.

Ruben Saralegi, Kañamares II.a, Xabier Mindegia, Olano I.a, Resano, Kastro, Pellejero, Jexux Etxeberria, Beltza eta Vazquez neurtuko dira. Loiarte eta Patxi Mindegia ere aritzekoak ziren, baina bietako inor ez da arituko. Lehenengoak uko egin dio parte hartzeari, eta horrekin maila galduko du. Beraz, datorren urtean berriro parte hartu nahiko balu, Hirugarren Mailan aritu beharko luke. Mindegia, berriz, min hartuta dago, eta ezingo du bihar lanean jardun. Aizkolari bakoitzak bi kana-erdiko eta 60 ontzako bat moztu beharko ditu.

Erreferentzia moduan, hemen arituko direnetako batzuk Euskal Herriko Bigarren Mailako kanporaketan aritu ziren pasa den ostiralean Azkoitian, eta han Xabier Mindegia izan zen onena, Olano I.aren eta Kañamares II.aren aurretik. Beste guztiak Euskal Herriko Hirugarren Mailan daude, eta Ruben Saralegi eta Raul Kastro jadanik finalean sartuta daude. Agian horiexek izango dira azaroko finala jokatzeko faboritoak ere, baina bihar ikusi beharko da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo