GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Araba

Lehen aldiz jokatuko da Bigarren Mailakoa

J.L.

Aizkora indartzen ari dela oso nabarmena da, eta hori baieztatzen duten arrazoiak asko baldin badira, Araban ere aurkitu dezakegu bat, lehen aldiz jokatuko baita Bigarren Mailako Txapelketa.

Kuartangon izango da saioa, gaur, 18.30etik aurrera. Bertan, Ruiz de Aretxabaleta, Llanos, Gaizka Lopez, Juan Carlos Lopez eta Kortxero neurtuko dira. Aizkolari bakoitzak lau 45 ontzako ebaki beharko ditu, eta txapela lortzen duen aizkolariak datorren urtean Lehen Mailan parte hartu ahal izango du, aurten azken postuan amaitu duen Rodriguez II.aren lekua betez.

Faboritoak bi dira, bata Llanos eta bestea Kortxero. Bata oso beteranoa, bestea oso gaztea. Eskarmentua eta freskotasuna neurtuko dira, eta gauzak oso gaizki egiten ez baldin badituzte, txapelak bien artean egon beharko luke, nahiz eta lana oso laburra izanik, ezusteei ere atea zabalik uzten dien.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo