BIGARREN URTEA
Hondarribiko kirol portuan, Itsas Azoka
Hondarribiko kirol portuan Itsas Azoka egongo da gaurtik igandera bitartean. Itsasoa ardatz hartuta, egunok girotzeko hamaika jarduera prestatu dituzte. «Jarduera guztien artean, itsas giroko azoka nabarmenduko da, antzinako eran apainduko baita», Lakuako Gobernuak azaldu duenez. 60 postutan, artisau lanak eta tailerrak egongo dira, baita gune gastronomiko bat ere.