GARA > Idatzia > Kultura

Latxa ardia izango da protagonista Uharte Arakileko Artzain Egunean

p049_f01.jpg

GARA | UHARTE-ARAKIL

Uharte Arakileko Artzain Egunaren 45. edizioa ospatuko dute bihar. Egunean zehar ardo, gazta eta ardiarekin prestatutako jakiak dastatzeko aukera izango dute bertara inguratzen direnek. 10.30ean, Nafarroako latxa-ardi esnearekin eginiko gazta txapelketa hasiko da, gaztaren azokaren barruan. Era berean, arraza horretako esnekien etekinaren, nazio mailako ganaduaren eta ile mozketaren lehiaketak ere antolatu dituzte.

Txakurrak ere izango dira Artzain Egunean. Goizean, artzain txakurren eta desagertzeko arriskuan dauden arrazen erakusketa izango da. Arratsaldean, Nafarroako Artzain Txakurren Lehiaketa ofiziala egingo dute.

 
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo