GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Ostiraleroko kontua: aizkorakada sozial gehiago

Atzokoa, ostiraleroko espainiar ministroen kontseiluko bilera oro legez, murrizketa eta eraso sozial berrien iragarle izan zen. Bereziki deigarria izan da Plan Prepara delakoaren barneko 400 euroko diru laguntza gurasoekin bizi diren langabeei kentzea. Estatuak bere gainekoa beharko lukeen babes sozialari uko egin eta familiaren ardurapean uzten du horrela. Orekatzeko, bi haur badituzte 50 euro gehiago emango diete. PP betidanik egon da tentatua plan hori bertan behera uzteko, eta, hala, seihilekoan bideratzen diren 500 milioi euroak aurrezteko. Besteak beste, supermilionarioak diren baliabideak bankuen galeren ordainketarako erreskate planetara bideratu ahal izateko. PPkoen ustez, langabe horiei laguntzea, «Zapateroren langabeak» haien hitzetan, porrot baten adierazlea da. Eta horren erakusle, soilik horietatik %1ek9 aurkitzen dutela lan egonkorra eman dute jakitera. Lotsagarriki egin ere.

Ez dutena esaten, ordea, FROB delakoak porrot egin duten banku eta kutxetan sartu dituen milaka milioi euroen ustiapena eta emaitzak zeintzuk diren. PPk hauen zuzendariei urtero 300.000 euroko soldata onartu berri die, bide batez esanda. Langabeak laguntzeko planen ustezko porrota aise erabiltzen dute langile eta langabeen aurka inoiz egin den lapurreta handiena estaltzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo