GARA > Idatzia > Kultura

Udate

Bi «Txerri» sartu ditu Bertrand Dezoteuxek Bilboko Rekalde aretoan

p052_f03_97x76.jpg

A. ARRUTI | BILBO

Euskal Kultur Erakundeak antolatutako Hogei'ta programaren 2011ko ikus-entzunezko ataleko irabazlearen lana Bilboko Rekalde aretoan dago ikusgai. Hala, Bertrand Dezoteux baionarraren «Txerri» filma irailaren 30era bitartean ikusi ahal izango da Bilbon.

Nafarroa Behereko Irisarri herri txikian grabatu zuen Dezoteuxek film labur hau. «Bi munduren arteko konfrontazioa sortu nahi nuen», azaldu zuen atzo Bilbon. «Alde batetik, gizarte bat, herri bat bere biztanleekin; bestetik, mundu teknologikoa, numerikoa». Izan ere, pelikula labur honetan bi txerri ageri dira, 3D formatuan sortuta eta animatuta eta herri lasai bateko biztanleak aztoratuko ditu euren presentziak. Artistak modu hau aukeratu du, bide batez, euskal tradiziozko hainbat jarduera aurkezteko: esku pilota, dantzariak, txaranga...

Filmean ehun pertsona inguruk hartu dute parte, «ia herri osoak». Egileak azaldu zuenez, «bizikidetasuna sortu nahi nuen. Hasieratik nuen helburu jendearen parte hartzea eta pentsarazi ziezaien nondik nora joango zen filma, eurek ez baitzituzten txerriak ikusten».

Aurrez filma Ipar Euskal Herriko hainbat herritan eta Parisko Centre Georges Pompidou zentroan aurkeztu da eta abenduan Bordelera joango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo