GARA > Idatzia > Ekonomia

Euskal nekazariek Bruselara eramango dute sektorea biziberritzeko aldarrikapena

p024_f02.jpg

GARA | DONOSTIA

Europako Nekazaritza Politika Bateratuak aldaketa sakonak behar dituela aldarrikatzeko ekimena abiatu zuten atzo Bidarrain ELB eta EHNE sindikatuek, CADE, Attac, Inter AMAP eta Bizi! elkarteekin batera. «Good Food March» ibilaldiaren baitan kokatzen da ekimena eta hilaren 19an bukatuko da Bruselan; bertan, Europan zehar sakabanatutako lau zutabeak elkartuko dira.

Mikel Iribarren ELBko ordezkariak azaldutakoaren arabera, bi izango dira Bruselara eramango dituzten eskakizun nagusiak. Batetik, Nekazaritza Politika Bateratuak dirua merkatua erregulatzera bidera dezala. Izan ere, esne sektorea, adibidez, merkatu librearen esku dago uneotan, eta, ondorioz, ekoizle txikiak kaltetuta irteten dira. Bestalde, diru laguntzak emateko irizpidea aldatzea eskatuko dute. Izan ere, hektarea kopuruaren arabera esleitzen dira gaur egun diru laguntzak, eta, Iribarren ustez, nekazaria zuzenean lagunduko duen sistema bat ezarri beharko litzateke, baserri txikiak ere defendatuz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo