GARA > Idatzia > Kultura

Ritxi AIZPURU | Musika argitaratzailea

Musikaren zergak

 

Erregaliak edo pribilegioak normalki hartu izan ditu bere esku gehien duenak, boteretsuenek edo aberatsek. Komunalak izan diren gauzak (lurrak, aziendak...) kolektiboaren eskubide eta pribilegiotzat har daitezke. Guztiona guztiontzat. Biolentziaren monopolioa izan duenak beste eskubideak izan ditu historikoki, baina ez historia guztian, ez bizitza guztian. Gizartea antolatzeko modu askeak izan dira eta kolektibo oso baten eskubideak kontuan hartzen direnean guztientzako komunak dira. Biolentziaren eskumena duenak hamarrenak, hasikinak, detxemak edo zergak kobratu izan ditu bere botere estatusa mantentzeko. Baina kobratzen duenak ez du sekula inolako zergarik ordaintzen. Sistema politiko ez komunalek jabetza pribatuarekin ideologia absolutistak eraiki dituzte. Baita erabaki ere zer-nolako kultura jan, irentsi eta mitifikatu behar dugun. Historikoki kultura menderatzailearen kultura ikasi dugu. Orain, ordea, boteretik egin duten bereizketa bat pizgarria da, erreboltarako, noski. Orain arte kultura izenaren barruan dena sartu izan dute. Kultura ez abegikorrak sistemarentzat errekuperatu egin dituzte, gogoratu kantuaren leloa: moda punk en galerias. Kulturaren zatirik handiena aisialdia eta entretenimendua izan da. Pentsamenduaren kultura ez da gogoko izan. Baina kultura deiturari azken urteetan industria izena atxiki izan diote. Baina badago azpiko kultura bat oso jende gutxirengana iristen dena. Frantzian Encyclopédie des Nuisances (eragozpenen entziklopedia, traba egiteko sistemari) argitaratu zuten. BEZari eta sistemari berari egin behar diogu arazo, baina ez legeak arautzen duen bezaren tamainan, %21ean. Anomiari aurre egin, %69 gutxienez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo