GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Eskua

Larretxea eta Etxeto hobeto heldu dira amaierara

Bikote lapurtarra, faboritoa ez izan arren, Urruñako Dongaitz Torneoko onena izan da, finalean Waltari eta Ezkurra 40 eta 38 mendean hartu ostean.

p043_f01_97x144.jpg

Jon LEUNDA

Ezustea izan zen atzo Urruñako finalean, Larretxeak eta Etxetok bereganatu baitzuten Dongaitz Torneoa, faboritoei, Waltariri eta Ezkurrari, 40 eta 38 irabazita, partida dotore eta eder bat jokatu eta gero.

Egia esan, aurten Urruñako torneoa ikustera joan diren zaleek ez dute inongo aitzakiarik izango, oso norgehiagoka onak ikusi dituztelako, eta atzokoa ere horietako bat izan zen.

Faboritoak oso ongi hasi ziren, markagailuan aurretik ibili baitziren ia partidaren erdira bitarte, baina gero, Larretxeak eta Etxetok emaitzari buelta eman zioten, eta aurretik aritu ziren, Waltarik eta Ezkurrak norgehiagoka 33-33 berdindu zuten arte. Hor, berriro ere txapeldunek aurre hartu zuten, eta ihes egin zuten markagailuan, baina berriro ere berdinketa izan zen, eta oraingoan 38na.

Hor edonork irabaz zezakeela zirudien, eta agian jendeak faboritoak freskoago ikusten zituen, nahiz eta atzetik etorri ziren, baina Larretxeak eta Etxetok falta zitzaizkien bi kintzeak egin, eta amaieran garaipena erdietsi ahal izan zuten.

Ordizia

Aimar Olaizolak ezin izan zien uda honetako emaitza bikainei jarraipenik eman atzo, 22 eta 18 galdu baitzuen Bengoetxea VI.aren eta Beginoren aurka. Goizuetako aurrelaria Albisurekin bikotea osatuta aritu zen.

Norgehiagoka polita suertatu zen, lau pilotariek itxura ona eman baitzuten. Goizuetako aurrelaria ez zen gaizki aritu, baina nekatu samartuta agertu zen bolada batzuetan. Oinatz Bengoetxeak, berriz, oso partida ona egin zuen, baita Beginok ere. Amaieran zaleak gustura atera ziren pilotalekutik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo