GARA > Idatzia > Kultura

The Horrors gehi «Kosmikar», Igeldok eguneko argia eransten dio musika festari

Euskal Herriko areto txikiek udazkenean ohiko martxa berreskuratu baino lehen, astebururako musika proposamen andana ekarri dizkigu irailak. Jaialdi eskaintza oparoa eta ezberdina, gaur Getxo Folkekin hasi (Mikel Urdangarin eta Cristina Patorekin) eta Berako Ertz esperimentalarekin bukatu. Tartean, Afrika eta Euskal Herria uztartuko ditu Black & Basquek Baionan, eta haurtzarora bueltatuko gara Kutxa Kultur Festibalarekin.

p048_f01_148x164.jpg

p048_f02_97x80.jpg

p048_f03_97x80.jpg

p048_f04_101x164.jpg

Anartz BILBAO | BILBO

«Iraila da maitea, mahats usaina airean, hostozko tunel bat daukagu aurrean», abestu zuen aspaldi Balerdi Balerdik -egun lan berria atontzen dabiltza-. Eta gutxik usteko genuen uda joatear den honetan tunela bai, baina beldurrezkoa izango genuela, Kutxa Kulturri esker. Igeldoko jolas parkean burutuko den jaialdiak haurtzarora garamatza berriro, puri-purian diren musika taldeen soinuak -ikara kontuekin jarraitzeko aproposak diren The Horrors esaterako- parkeko beti-betiko atrakzioekin batera eskura jarriz, Igeldok ehun urte betetzen dituela-eta. Uztarketa modu egokian irudikatzeko, «Izuaren etxea»-k margotua duen dinosauro bera agertzen du jaialdiak afixan.

Kutxa Kultur Festibala irailaren 7tik 8ra izango dugu kasik hogei musika talderen partaidetzarekin, erdiak baino gehiago gipuzkoarrak. «Iaz hiru egun eta beste horrenbeste kokagune hartu zituen jaialdia egin genuen, Wilco Kursaalen, Primal Scream Anoetan eta Christina Rosenvinge Gasteszenan... eta aurten formatuz guztiz aldatzen dugu jaialdia Igeldora ekarrita, beraz, lehen aldia dugula ere esan dezakegu», adierazi digu jaialdiko antolatzaile den Ginmusicako Beatriz Rodriguezek.

Kutxa Kultur Festibalak edozein musika jaialditzarren antza izan dezake lehen begiratuan, baina jolas parkea kokagune izateak berezi egiten du. «Tokiak zoratu egiten gaitu, izugarri maite dugu Igeldo», dio Rodriguezek. «Iaz beste jaialdi bat egin genuen bertan, izugarri ondo joan zena, baina gune pribatua da, eta ezin dugu gure nahietara moldatu. Aurten bertako arduradunak prest agertu dira eta gure asmoa aurrerantzean ere beraiekin hartu-emanetan jarraitzea litzateke. Ikusiko da». Izan ere, jarraipena izango duen arren ez, ez dago argi noiz eta non izango den hurrengo festibala.

Inguruko jaialditzarrak aipatuta, ezberdintasun gehiago ere agertu dizkigute Ginmusicatik, «egun argiz burutuko den jaialdi amablea» izan nahi duela aipatzetik hasita. «Xumea da gure festibala, musika alorra ondo zaindu eta kalitatezko taldeak eskaintzen saiatzen bagara ere». Esaterako, Kutxa Kultur festibalak gehienez 4.500 musika zale hartuko ditu eguneko, «eta publikoa ere ez da izango ohikoa -jarraitu du Rodriguezek-. Gurasoak seme-alabekin joateko aukera izatea gustatuko litzaiguke, eta horretarako, besteak beste, haurtzaindegia antolatu dugu, doan. Izango da umeak bertan utzi eta taldeak entzutera joango denik, edo familian jolas parkeko atrakzioez gozatuko duenik ere», haurtzarora bueltatuz. Izan ere, zuzenekoak eguerdi ostean hasi eta goizeko ordu bata inguru isilduko dira.

Puri-purian

Bere hutsean musikari begiratuta, jaialdiko egitarauan ageri den dinosauro bakarra afixakoa dugu, puri-purian diren indie taldeak izango baitira oholtza gainean, Maxïmo Park eta, batez ere, The Horrorsek gidatuta. Guztira hogei talde bi agertokitan, txandaka jo eta su.

Parkeko agertokia etxeko taldeek hartuko dute eguerdi ostetik aurrera. «Antolakuntzatik epe bat ireki genuen Gipuzkoako taldeen proposamenak jasotzeko, eta hautatutakoek jaialdian jotzeko aukera dute -Jazzaldian, Mundumiran edo Donostikluban egin duten antzera-. Talde hasiberriak batzuk, eskarmentudunak besteak... joerei dagokienez denetarik dago, eta ona gainera». Aipagai dugun oholtzatik ostiralean Naica (16.30), Patta ta Sendaezinak (17.20), Lolas Club (19.00), Correos (20.40) eta Peachy Joke (22.30) pasako dira; eta, larunbatean, Muturbeltz (16.30), Inra (19.00), Anai-Arrebak (22.20) eta Gora Gora Kids (00.20). Tarteetan, oholtza nagusiko taldeak joko dute txandaka.

Oholtza nagusiari dagokionez, Russian Red izango da agertzen lehena (18.00etan). Lourdes Hernandez espainiarra behin baino gehiagotan izan da Donostian, «baina honakoan Belle & Sebastian taldeko partaideekin batera joko du, hitzordu berezian», Ginmusicatik diotenez. Oraintsu laukote bihurtu den Manchesterreko The Whip-ek (19.40) pop argitsua joko du gero, The Raveonettesen aurretik (21.20). Dantzarako ezin aproposagoa, Sune Rose Wagner eta Sharin Foo danimarkarrek osatutako bikoteak datorren asteartean, irailak 11, plazaratuko duen «Observator» -bikotearen 10. urtemuga ospatzen-, laneko kantuak joko ditu zuzenean. Jarduna Maxïmo Park-ek itxiko du (23.10). Kaiser Chiefs eta Franz Ferdinand-ekin batera indartsu agertu zen taldeak ez duela indarrik galdu erakutsi nahiko du orain gutxi argitaratu duten «The National Health» zuzenean jota -Estatuan bigarrenez-.

Larunbatean, oholtza nagusian izango den euskal kantari bakarrak irekiko du jarduna, Anarik (17.15), eta Rodriguezen esanetan «oso dibertigarriak» diren Delorentos irlandarrei (18.00) eta Los Campesinos! galestarrei (19.40) txanda eman. Iluntzen den bitartean Love of Lesbian katalanek joko dute (21.20), «egun Estatuko indie giroan indartsuen jotzen dabilen taldeetariko bat», eta jaialdia, gure ustez Anarirekin batera guztietan interesgarriena den The Horrors taldeak itxiko du (23.10), jolas parkean direla eta pozik. Itxura beldurgarri bezain barregarria duen boskotea «Primary Colours»-ekin eman zen ezagutzera gurean, eta hirugarren lana duen «Skying» ederra entzunaraziko digu Igeldoko tontorrean -hauek ere bigarrenez Estatuan, FIBen jo eta gero-.

Egun bakoitzeko sarrera 10 euroan du jaialdiak -atrakzioetako sarrerak aparte-. «Kontzertuak doanekoak direla esan daiteke, babesle nagusiak bere gain hartzen baititu, baina horren eskaintza zabala izanda, jolas parkerako sarrera da ohi baino gehixeago ordaindu behar dena, 10 euro». Aurresalmentaren martxa ikusita -sarreren erdiak salduak ziren orain egun batzuk- eta muga 4.500 lagunetan dutela ezagututa, «sarrerak agortzetik hurbil ibiliko gara», onartu digu Rodriguezek.

Jakin beharrekoak

Igeldoko jolas parkea 11.00etatik 01.00etara irekita egongo da, bertako atrakzio guztien erakarpenarekin («Mendi suitzarra», «Izuaren etxea», «Kosmikarra», «Labirintoa»...) -iluntze partean prezioak merkatuko dituzte gainera, Happy Hour delakoan-. Festibalak, familia giroan musikaz eta jolas parkeko atrakzioez gozatzeko, haurtzaindegia atondu du «Piraten itsasontzian» 4 urtetik 10 urtera bitarteko umeentzako, 18.00etatik 23.00etara (jaialdiko webean eman behar da izena).

Bertaratzea ezingo da garraio publikoz baino egin. Funikularra da horretarako aukeretako bat; bost minuturo aterako da 22.00ak arte. Beste aukera autobusak dira, goizaldeko ordu biak ingurura arte martxan izango dira-eta -Igeldora doan 16. linea dohainik izango du jaialdiko sarrera duenak-.

Behin Igeldon, festibaleko eskaintza nagusiez gain, Terraza Tropikala izango da koktel eta guzti, baita Reggae Terraza ere, Revolutionary Brothersen musika saioak girotua eta munduko gastronomia postuekin -bertako ohiko jatetxe eta tabernetan ere jan ahal izango da-. Eta asteburuan bertan bizitzen gelditu nahi duenak, Igeldoko bertoko kanpina du ondoan, jaialdi eremutik lau kilometro eskasera.

Euskara, gaitas celtas y Cheikh Lô

El vigésimo octavo festival internacional Getxo Folk inicia hoy sus conciertos principales con la participación de Mikel Urdangarin, acompañado de la gaita de Cristina Pato. El cantautor zornotzarra conoció a la gallega hace tres años en el Festival del Mediterráneo de Jerusalem y espera ofrecer, junto a ella, una noche mágica en Getxo.

Los directos más destacables serán el que mañana ofrecerá el grupo irlandés Kila (con ritmos celtas y percusión africana) y, sobre todo, la presencia el sábado del senegalés Cheikh Lô y sus canciones tradicionales africanas. El evento concluye el domingo con el espectáculo «Sortuko dira besteak», que rinde tributo al poeta Xabier Lete con la participación de Eñaut Elorrieta (Ken Zazpi), Alex Sardui (Gatibu), la mezzosoprano Arantza Irazusta y los cantautores Mikel Urdangarin, Petti y Pier Paul Berzaitz, además del bertsolari Amets Arzallus.

Los conciertos se desarrollarán a partir de las 21.00 en la Plaza de la Estación de Areeta (el domingo a las 20.00) y las entradas para cada actuación están a la venta por 10 euros (se puede adquirir un bono para todo el festival por 30 euros). Los conciertos vespertinos de las 19.00, por el contrario, serán gratuitos y tendrán lugar en el parking adyacente a la citada plaza. Por dicho escenario pasarán hoy Ganbara, Olga y los Ministriles de Aragón (mañana), Mayalde de Castilla y León (el sábado) y Milo Ke Mandarini de Toledo (el domingo). El festival se completa con la Terraza del Mundo (con artesanía y gastronomía de países muy diversos), desfiles de bandas, talleres infantiles y conciertos matinales. Más información en www.getxo.net. A.B.

Kutxa Kultur

OSTIRALA:

Agertoki nagusia:

18.00-19.00: Russian Red.

19.40-20.40: The Whip.

21.20-22.20: The Raveonettes.

23.00-00.30: Maxïmo Park. Parkeko agertokia:

16.30-17.10: Naica.

17.20-18.00: Patta ta Sendaezinak.

19.00-19.40: Correos.

20.40-21-20: Lolas Club.

22.20-23.00: Peachy Joke.

LARUNBATA:

Agertoki nagusia:

16.30-17.20: Anari.

18.00-19.00: Delorentos.

19.40-20.40: Los Campesinos.

21.10-22.20: Love of Lesbian.

23.20-00.45: The Horrors.

Parkeko agertokia:

17.20-18.00: Muturbeltz.

18:50-19.30: Inra.

20.30-21.10: Anai-Arrebak.

22.20-23.20: Wilhem & The Dancing Animals.

00.45-01.30: Gora Gora Kids.

Ertz, con tres vértices

Como dice no ser supersticioso, Bera inicia mañana, con la instalación «Aldarriaren arkeologia» de Oier Etxeberria, la videoinstalación «Mezuak lekuz kanpo» y el concierto o masaje sonoro de Pascal Battus, el festival internacional Ertz que se prolongará hasta el 15 de setiembre. La localidad navarra será el centro del evento los tres primeros días, mientras que las jornadas Hirugarren Belarria se desarrollarán en Donostia antes de la jornada de clausura, que tendrá lugar en Hazparne. «Nos esperan films hipnóticos, conciertos inmersivos, músicas hechas solamente con agua, banquetes sonoros, cantos de estadios de fútbol, músicas de manifestaciones, saraos de flamenco y jotas, sesiones de masajes sonoros o películas sobre la escucha», adelantan desde la organización del experimental «Festival de otras músicas», cuya singular programación se puede consultar en www.ertza.net. A.B.

Afrika gurean delako

Baionak Black & Basque jaialdia jasoko du bigarrenez, bihartik etzi damu arte. Musikari ez ezik, zinema, literatura edo argazkilaritzari ere bidea emango dio festibalak, mahai inguru, erakusketa eta proiekzioen bidez. Asko dira bertan izango diren euskal zein, batez ere, afrikar artistak. Musikari batzuk aipatzearren, egitasmoaren amabitxi den Angelique Kidjo (iaz ere bertan izan zen), Sandra Nkake kamerundarra, edo Manu Dibango saxo jotzaile handia, Oreka TX taldeak txalapartaz lagundua. Baita Tximi-Txama abesbatza edo Gasteiz Big Band ere. Jaialdia La Poternen izango da eta sarrerak salgai dira, 10 eta 20 euroan (40 euro hiru eguneko bonoa). Lortzen den dirua Afrikako neskatoen heziketaren alde lan egiten duen Batonga elkartearentzat izango da. Informazio zabala www.blackandbasque.com atarian. A.B.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo