GARA > Idatzia > Kirolak> Surf

Guinness errekor berri bat olatu gainean surfean

 

Haritz LARRAÑAGA ALTUNA

Cristobal de Col surflari perutarrak Guinness errekor berri bat egin du, olatu berean 34 bira egin eta gero.

Chicaman, Peru iparraldean dagoen urautsian aurkitzen da munduko ezker olatu luzeena. Bi kilometro eta erdi egin daitezke etenik gabe olatu gainean, itsaskiek gutxieneko olatuak altxatzen dituztenean.

Surflariak bi minutu eta hogei segundo egin zituen olatu gainean eta guztira 34 bira egitea lortu zuen. Bira gehienak cut-back edo carving erakoak egin zituen, batzuk besteak baino indartsuago, baina ariketa guztiak ondo burutu zituen, erortzeko zorian egon gabe.
Cristobal del Col ez da surflari izugarri ona, baina olatuan egin zituen ariketa guztiak ongi burutu zituen, eta batez ere, hanketan sekulako indarra duela erakutsi zuen. Izan ere, sasoi ezin hobean egon behar da halako olatu luze bat zutik egiteko, baina batez ere, zutik joan eta gainera etengabe ariketak egiten irauteko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo