GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

ERRUGBIA Altamira

Ematen duena baino gehiago sufritu zuen Ampo Ordiziak

Atletico Madrilek lau zigor-kolpe huts egin zituen, eta horrek lagundu zuen.

p044_f01.jpg

AMPO ORDIZIA 21
ATLETICO MADRIL 13

Jon LEUN DA

Ampo Ordiziak irabazi egin zion atzo Atletico Madrili, baina goierritarrek ez zuten partida ona egin, eta emaitzak ematen duena baino alde txikiagoa egon zen berdegunean. Gipuzkoarrek ez zuten batere ongi jokatu, eta eskerrak madrildarrek lau zigor-kolpe huts egin zituzten, bestela emaitza oso ezberdina izango baitzen. Garaipena segurtatu zion entsegua, gainera, partida amaitzeko bost minutu falta zirela heldu zen, eta orduan lasaitu ziren zaleak, ordura arte ez baitzuten emaitza batere garbi ikusten.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo