GARA > Idatzia > Kultura

The Zeros eta The Cynics igaroko dira Bilboko Kafe Antzokitik

GARA | BILBO

Bilboko Kafe Antzokiak berriro ohiko martxa hartuko du irail bukaeran kontzertu eskaintza zabalduz, eta, besteak beste, The Zeros, Los Tupper, Smile, The Cynics eta Nashville Pussy igaroko dira bere agertokitik, aretoko arduradunek jakinarazi dutenez.

Hasteko, The Zeros punk rock talde mitikoa izango da, irailaren 20an, Los Tupper taldeak lagunduta.

Hurrengo egunean, irailaren 21ean, Smile talde getxotarrak «Seasides» diskoa aurkeztuko du, apirila eta maiatza artean Donibane Lohizuneko Drop In / Quicksilver estudioan grabatua.

Biharamunean, irailaren 22an, The Cynics taldea arituko da. Garage doinuak jorratzen aitzindariak, talde estatubatuarrak «Spinning Wheel Motel» diskoa aurkeztuko du. Rock'n'roll, garage eta doinu psikodelikoak maisutasunez jorratzen ditu taldeak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo