GARA > Idatzia > Ekonomia

Enpresarean azoka izango da urriaren 2an, Donostiako Kursaalen

GARA | DONOSTIA

Euskaraz lan egiten duten enpresen arteko harremanak eta elkarlana sustatzeko Enpresarean azoka egingo dute datorren urriaren 2an, Donostiako Kursaalen. Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak, Gipuzkoa Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak antolatu dute egitasmoa.

Antolatzaileek azaldu dutenez, arlo bereko edo beste arlo batzuetako enpresen artean elkarlana sustatzea, esperientziak trukatzea eta hornitzaile berriak aurkitzea da egitasmoaren helburua, betiere euskara elementu komuntzat hartuta.

Hitzaldietan eta cooworking saioetan oinarrituko da egitaraua. Besteak beste, Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekano den Guillermo Dorronsoro eta K2K Emocionando enpresako Asier Irazusta izango dira hizlari.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo