GARA > Idatzia > Kultura

Euskal filmak izango dira ikusgai London Spanish Film Festival jaialdian

GARA | BILBO

London Spanish Film Festival deritzon jaialdia egingo da Londresen irailaren 28tik urriaren 10era, eta euskal zinemak atal berezia izango du bertan, «Arriya», «Bertsolari», «La casa Emak Bakia» eta «Extraterrestre» pelikulak proiektatuko baitira, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez.

Gainera, pelikula hauen aurretik, hainbat kasutan, euskal film laburrak eskainiko dituzte: Aritz Morenoren «Bucle», Gregorio Muroren «Zeinek gehiago iraun» eta Jose Mari Goenagaren «Lagun minak».

Bestalde, «Bertsolari» eta «Extraterrestre» filmak ikusitakoan, ikusleek hurrenez hurren Asier Altuna zuzendariarekin, eta Julian Villagran aktorearekin hitz egiteko aukera izango dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo