GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Harri-jasotzea

Izeta II.ak ez zuen hutsik egin Mutrikuko torneoan

p038_f03_097x096.jpg

J.L.

Izeta II.ak ez zuen hutsik egin herenegun Mutrikuko Kalbario auzoan jokatu zen torneoan, eta berak nahiko erraz jantzi zuen txapela. «Aritza» harriekin izan zen torneoa, Mutrikuko harri-jasotzaile handia izandakoak orain 100 urte inguru erabiltzen zituen harriak ziren.

137 kiloko errektangular zaharra, 100eko zilindro zaharra, eta 100 kiloko kubikoa erabili zituzten, eta bakoitzarekin hiru minutuko txanda bana egin behar izan zuten. Aiarrak guztira 71 jasoaldi lortu zituen. Bigarren Izeta IV.a sailkatu zen 66rekin, hirugarren Izeta III.a 65ekin, laugarren Urrutia 56rekin, bosgarren Otaegi 50ekin, eta azkena, lehiaketako gazteena izan zen, Lopetegi, 15 urtekoa. 45 jasoaldi lortu zituen.

Bestetik Euskal Herriko giza-proba Txapelketan, Oskar Perezek jantzi zuen txapela, 3 plaza eta 4,92 metrorekin. 85 kilo baino gutxiago zituzten kirolarien artean, berriz, Aurrekoetxek irabazi zuen 3 plaza eta 0,50 metro eginda. Sailkapen nagusian bigarren izan zen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo