Abadiñoko ezker abertzalearen aurkako jazarpena eta errepresioa salatu dituzte
GARA | ABADIÑO
Abadiñoko ezker abertzalearen aurkako erasoak salatzeko elkarretaratzea egin zuten joan den ostiralean. Salatu zutenez, egoitzan birritan sartu dira azken hilabeteetan diru lapurretaren aitzakian, baina ez dute balio materiala duten gauzarik eraman. «Kasualitatez paperez josiak zeuden armairuak astindu dituzte», ohartarazi zuten.
Durangaldean oro har indar polizialen mehatxua handia dela ohartarazi dute, bai bide zein mendietan, eta euren ustetan, «militanteak lan politiko eta sozialetik aldentzeko» estrategian kokatzen dira gertaera hauek.