GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

Frantziako Kopa

Maulek ezin izan dio ametsari gehiago eutsi

MAULE 0
TRELISSAC 2

J.L.

Amaitu da Maulek Frantziako Kopan zuen ametsa, baina burua tente zutela bukatu zuten jokalariek, beraiek baino zazpi maila gorago dagoen talde profesional batek kanporatu baititu, eta itxura ona emanez, gainera.

Zuberotarrek neurketa oso ona egin zuten, eta Trelissac estu hartu zuten askotan, baina amaieran kalitateak erabaki zuen. Avironen aurka jokatu gabe amaitzea izan da zuri-gorrien pena bakarra, hori baitzen kanporaketako beraien ametsa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo