Aizkora
Atutxak Larretxea menderatu du, eta Txapeldunen Ligako finalean izango da
Aitzol Atutxak lortu zuen Urrezko Aizkorako Txapeldunen Ligako finala jokatzeko falta zen txartela. Aizkolari bizkaitarrak Donato Larretxea menderatu zuen, eta urriaren 20an txapelaren lehian arituko da Floren Nazabalekin eta Unai Otañorekin batera. Larretxearen aurkako norgehiagokak finalerdi baten usaina zeukan; izan ere, garaipena eskuratzen zuenak lortuko baitzuen finala jokatzea, eta galtzen zuena kanpoan geratuko zen. Azkenean Aitzolek nahiko erraz menderatu zuen aizkolari nafarra. Lan guztiak burutzeko 22 minutu eta 38 segundo behar izan zituen, eta 23 minutu eta 19 segundo, berriz, Donato Larretxeak bereak amaitzeko.