GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

URRIAREN 21EKO HAUTESKUNDEAK I mario zubiagaren perfila

Epaileari lezioa eman zion irakaslea

p010_f02.jpg

Mario Zubiaga, Durangon bizi den tolosarra, irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, Leioan. Doktorego tesia Leitzarango gatazkari buruz egin zuen, eta hainbat lan argitaratu du gizarte mugimenduei buruz eta subiranotasunaz, besteren artean. Hedabideetan ere kolaboratzen du, eta GARAko irakurleek badute bere kolaborazioen berri.

2005eko azaroan, Auzitegi Nazional espainolean bera eta beste dozenaka euskal herritarren kontrako epaiketa hasi zen, herri honetako erakunde politiko, gizarte antolakunde edo hedabideetan aritzeagatik. Bere kasuan, Joxemi Zumalabe Fundazioko kide izateagatik epaitu zuten, 18 hilabete iraun zuen eta Euskal Herriko historian betiko geratuko den 18/98 auzian. Orduan epaitutako lagun askok oraindik kartzelan jarraitzen dute. Epaiketa horretan, gogoangarria izan zen Zubiagak, lehen aldiz hitza hartzea egokitu zitzaionean, Angela Murillo presidenteari eta auzitegiko beste bi epaileei emandako lezioa. Teoria politikoaz eta desobedientzia zibilaz luze aritu zen irakaslea, segur aski bertan zirenetako inork ahaztuko ez duen modu dotore eta zorrotzean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo