LITERATURA
«Harako Gabriel Aresti hartaz» zikloa egingo du Bilboko Kafe Antzokiak
Utriusque Vasconiae argitaletxeak sortu berri duen Solas Literarioak bildumako lehenengo izenburua da Miel Anjel Elustondok aurkeztutako hau. Azken urteetan hainbat hedabidetan bere izenean argitaratutako 28 elkarrizketen multzoak osatzen du liburua.
GARA |
Bilboko Gabriel Aresti euskaltegiak astebeteko zikloa prestatu du idazlearen jaiotzaren 79. urteurrenean. Bihar Xabier Monasteriok «Arestiri gorazarre» hitzaldia eskainiko du 11.30ean eta 19.00etan. Asteartean, ordu beretan, Anje Duhaldek, Josu Zabalak eta Rafa Ruedak Arestiren kantuak aztertu eta abestuko dituzte. Asteazkenean, Abra Produkzio Etxeak ekoiztutako eta Patxo Telleriak zuzendutako «Diot. Gabriel Aresti» dokumentala eskainiko dute (11.30- 19.00).
Bilbo Hiria irratiko Pedro Elias Igartuak «Arestiren garaia kantuz» irratsaioa egingo du ostegunean (17.00), 60 eta 70eko urteetan, poesia sozialak musikan izandako eragina aztertuz. Bukatzeko, larunbatean «Arestiren Bilbo» txango kulturala gidatuko du Edorta Jimenezek, 12.00etan Kafe Antzokitik abiatuta. Gainera, bihartik datorren igandera «Bizitzaren erakusgarri» erakusketa zabalik egongo da antzokian bertan.