GARA > Idatzia > Ekonomia

salgune handiak

«Etorkizun-senik» ez izatea leporatu die EAJ-PNBk arduradun politikoei

Duela egun batzuk Merkataritza eta Industria Ganberak Baiona inguruan salgune handiak izaten ari diren neurriz kanpoko hedatzeari buruzko azterketa aurkeztu zuen. Horren harira, EAJ-PNBk ohartarazi du joera horrek dituen «arriskuez» merkatari txikientzat, sektoreko langileentzat, tokiko ekoizpenentzat, baita kontsumitzaileentzat ere. Jeltzaleen iritziz, «arduradun politikoek ez dute behar den etorkizun-senik» erakusten. Are, uste dute «bakoitzak bere hirian pentsatzen duela soilik, Iparralde osoko funtsaren kudeaketa behar litekeelarik». Merkataritza hirigintzan era orekatuan uztartzeko ere, Ipar Euskal Herriak Lurralde Elkargoaren «premia gorria» duela berretsi du EAJ-PNBk, «hartutako norabidea» Hautetsi eta Garapen Kontseiluan adostutakoaren kontra doala gogorarazi aitzin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo