GARA > Idatzia > Kultura

bertsolaritza

Maindi Murua eta Maddi Ane Txoperena, Xilabako finalaurrekoetan

Altzürüküko Herriko Gelan jokatu zen atzo Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Txapelketako lehenengo kanporaketa. Sei bertsolari aritu ziren ehundik gora pertsonaren aurrean, giro bero eta bikainean. Bertsolariak ere talde giroan abestu zuten eta puntuazioa estu geratu zen bukaeran. Lehen sailkatua Maindi Murua izan zen, 187,5 punturekin eta, bigarrena, Maddi Ane Txoperena, 185,5 punturekin. Bi bertsolariak zuzenean sailkatu dira finalaurrekoetara; gainerakoek, ostera, puntuazioari itxaron beharko diote. Atzo, ordena honetan geratu ziren: Ortzi Idoate (179), Egoitz Zelaia (178,5), Xan Alkhat (167) eta Ortzi Murua (163,5). Hurrengo kanporaketa Kanbon izango da datorren larunbatean. Bizkaian, berriz, gaur ekingo diote txapelketari Berriatuan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo