GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Suitzarrek mendean hartu zituzten Euskal Herriko segalariak

J.L.

Suitzarrek mendean hartu zituzten euskal segalariak, herenegun Andoainen jokatu zen neurketan. Jokatu ziren bi proba ez beste guztietan izan ziren nagusi. Nesketan, Gabirondo eta Etxaburua izan ziren Euskal Herria ordezkatu zutenak, eta mutiletan, berriz, Bixente Mitxelena eta Igor Esnaola.

Suitzakoen aldetik, Regula, Margarita, Martin eta Tobler aritu ziren. Proba ezberdinak egin ziren, eta abiadurako guztietan garaile atera ziren suitzarrak. Denbora oso onak egiteaz gain, belarra ere bikain ebaki zuten.

Kolpekako proba bat ere jokatu zen, maila bat zeinek kolpe gutxiagotan moztu, eta hor berdinketa egon zen. Mutilen kasuan iraupen proba ere jokatu zen, eta hor euskal segalariak izan ziren onenak, baina oso tarte txikia atera zuten, uste baino askoz ere txikiagoa izan zen.

Orokorrean ikuskizun bikaina eman zuten, eta Andoainen, Kilometroetako zirkuituan segalariak ikustera joan zirenek gozatu ederra hartu zuten, denek ere sekulako maila eman zutelako.

Gero, Andoaingo plazan, sega-pikatzeko Euskal Herriko Txapelketa jokatu zen, eta hura Joxe Gabirondok irabazi zuen. Gaztelukoa segan eta trontzan ere Euskal Herriko txapelduna izandako kirolaria da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo