GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Harri-zulatzea

Gallarta taldeak doi-doi irabazi du Euskal Herriko Txapelketa

J.L.

Gallarta taldeak irabazi du Euskal Herriko Txapelketa, baina doi-doi izan da, bi zentimetrok erabaki baitzuten auzia. 13 zulo eta 2 zentimetro egin zituen talde txapeldunak, eta 13 zulo Burdin Gazteak taldeak. Hirugarren Aldai Alde sailkatu zen, 12 zulo pasa eginda, eta laugarren Las Karreras lau zentimetro gutxiagorekin. Kabiezes bosgarren sailkatu zen 10 zulo pasarekin, eta seigarren postuan, berriz, Errekatxo taldea zortzi zulorekin.

Buruz Burukoan, berriz, Oskar Lasok irabazi zuen txapela, zortzi zulo pasarekin. Hemen ez zen taldekakoan egon zen emoziorik izan lehen posturako, nahiz eta hortik atzera sekulako berdintasuna izan zen. Bigarren postuan Hidalgo sailkatu zen, hirugarren Mugarra, Serrano laugarren, eta Pandelo bosgarren, sailkapena itxiz. Azkeneko lauren artean zentimetro gutxi batzuetako aldea besterik ez zen egon. Honekin amaitu da harri-zulatzaileen aurtengo denboraldia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo