GARA > Idatzia > Euskal Herria

Oiartzungo bidegorria auzolanean txukuntzera deitu du Udalak

GARA | OIARTZUN

Bidegorria auzolanean txukuntzeko deialdia egin du Oiartzungo Udalak ostiralerako. Udal gobernuak azaldu duenez, «herritarrekin batera herria hobetzea» da helburua, eta horretarako, Euskal Herrian herrigintzarako betidanik erabili den eredua martxan jarri dute.

Arditurriko meategiaren eta lehendabiziko tunelaren arteko zatia garbitzea da ostiraleko asmoetako bat. 8.00etan ekingo diote lanari. Udalak baliabide ekonomiko eta teknikoak ipini eta landu ditu, eta bazkaria ere iragarri du Ergoiengo Auzokalte Elkartean.

Oiartzunen «auzolan brigada» eratu dute auzo ezberdinetako herritarrek. Auzoetako beharrak aztertu dituzte eta udal ordezkariekin batera egitasmoak antolatu dituzte. Aurrekontuetan hori lantzeko konpromisoa du Udalak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo