GARA > Idatzia > Kultura

EUSKARA

Etxepare Euskal Institutua nazioarteko bederatzi azokatan izango da aurten

Etxepare Euskal Institutua bederatzi azokatan izango da urtea bukatu bitartean. Horietako lau liburu eta linguistika azokak izango dira: Liber Azoka (Bartzelona), Frankfurt Liburu Azoka, The Language Show (Londres) eta Guadalajarako Liburu Azoka. Musikaren sektoreko beste bitan ere izango da: Cadizeko Monkey Week-en eta Greziako Womex-en. Antzerkiaren alorrean, Mercartes-en (Sevilla) izango da, eta Canneseko ikus-entzunezkoen MIPCOM azokan ere parte hartuko du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo