Hamaika Irratia, eskatutako zortzi irrati lizentziak lortzeko bidean
GARA | DONOSTIA
Lakuako Gobernuak irrati lizentziak berritzeko egin zuen deialdian zortzi lekutarako eskatu zituen Hamaika Telebistak eta zortziak onartu ditu Aholku Batzordeak. Erabakia atzo ezagutu zuten EKHEren eta GARAren partaidetza duen Hamaika Telebistako kideek, baina behin-behinekoa da oraindik. Azken ebazpena ez du jakitera eman Lakuak.
Irrati lizentzia hauek Donostian, Bilbon, Gasteizen, Beasainen, Azpeitian, Legazpin, Durangaldean eta Gernikan-Lumon euskarazko irratiak sortzeko eskatu dira, eta aipatzekoa da eskualde guztietan Hamaika Irratia lehena izan dela, puntuazio altuena lortu duela alegia.
GARA Irratiak ere egin zuen lizentzia eskaera baina ez du jakinarazpenik jaso. Litekeena da Lakuak gaur ematea behin betiko erantzuna.