GARA > Idatzia > Kultura> Ikus-entzun

HAMAIKA TELEBISTA

Hauteskundeen jarraipen berezian, Laura Mintegiri elkarrizketa gaur

Urriaren 21eko hauteskundeen jarraipen berezia egingo du Hamaika Telebistak. Egunero alderdien informazioa eskainiko da «Gurean Gaur» saioan, eta ondoren, lehendakarigai eta ordezkariak elkarrizketatuko ditu. Naroa Iturri aurkezleak hiru kazetariren laguntza izango du: Iñaki Soto (GARA) eta Pello Urzelai («Berria») izango dira egunero, txandakatuz joango den hirugarren batekin. Gaur 22.00etan, Laura Mintegi (EH Bildu) elkarrizketatuko dute; bihar, Idoia Mendia (PSE) izango da; ostiralean, Mikel Arana (Ezker Anitza); eta, astelehenean, Iñigo Urkullu (EAJ).

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo