ELKAR
Solasaldia izango da gaur Donostian Joxe Azurmendirekin
Joxe Azurmendik «Barkamena, kondena, tortura. Estatua kontzientzien kontrolatzailea» lana argitaratu berri du eta bertan jasotako gogoeten inguruko solasaldia eskainiko du filosofoa ere baden Andoni Olariagak gidatuta. Hitzordua Donostiako Elkar aretoan izango da, 19.00etan. Azken urteetan idatzitako hiru saiakera labur bildu dira lan honetan, eta hiruretan ere hari bat: garai batean Eliza bezala, gaur egun Estatua ari dela bihurtzen gure kontzientzien kontrolatzaile.