MINTEGIA
Itzulpen tailerrean, Eider Rodriguezen «Katu jendea»
EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak itzulpen tailerra antolatu du bederatzigarren urtez. Aurten, Eider Rodriguezen «Katu jendea» itzuliko dute Pauen urriaren 16tik 18ra egingo duten egonaldian. Mintegian, mahai beraren inguruan eseriko dira Eider Rodriguez eta bost itzultzaileak: Andre Gabastou, Henrike Olasolo, Peter Smaardijk, Joana Pochelu eta Gabi Schwab.