GARA > Idatzia > Kultura

Hamabi bikote arituko dira gaur Seguran, Euskal Herriko Dantza Txapelketan

p051_f02.jpg

GARA | SEGURA

Hamabi bikote lehiatuko dira gaur Seguran jokatzen den XXXVI. Euskal Herriko Dantza Txapelketan. Guztiek fandangoa dantzatu behar izango dute txistuaz lagunduta eta jarraian arin-arina trikitixaren doinuarekin.

Dantzarien gehiengoa Gipuzkoatik dator. Hiru bikote azpeitiarrak dira (Asier Ibarguren eta Garazi Gurrutxaga, Amets Amubieta eta Maialen Aldalur eta Jon Ibarguren eta Idoia Besada, iazko txapeldunak), beste bi Oiartzungoak (Xanti Leonet eta Izar Etxeberria, eta Eneko Iparragirre eta Udane Eskudero).

Beñat Monfort eta Naiara Larrañaga Zizurkildik iritsiko dira Segurara. Villabonatik, ordea, Iker Sanz eta Lierni Kamio. Gipuzkoarrekin amaitzeko, Maria Camarero eta Goretti Galarraga eibartarrak ere izango dira txapelketan.

Lehiaketan parte hartuko duten gainontzeko dantzariak bizkaitarrak dira. Trapagarangoak dira Oihan Martinez eta Ibabe Beristain, Leioakoak Lander Campos eta Haizea Homaetxea, Portugaletekoak Diego Duran eta Eneritz Manzisidor, eta Sestaokoak Arkaitz Pascuas eta Nagore de las Cuevas.

Epaimahaia

Dantzarien lana baliosteko epaimahai dotorea osatu dute. Gabriel Alonso, Izaskun Iturri, Jose Idiazabal, Karlos Sarriegi eta Xabier Mendizabal dantzariak bertan izango dira, pausoak gertutik zaintzen. Jantziak epaitzeaz Ainhoa Mendiburu eta German Nestaren arduratuko dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo