GARA > Idatzia > Kultura

Valleta izango da 2018an Europako Kultura Hiriburua, zehazteke dagoen Herbehereetako hiri batekin batera

GARA | DONOSTIA

Maltako hiriburua, Valleta, izango da 2018ko Europako Kultura Hiriburuetako bat. Urtero, Europar Batasunak bi hiri hautatzen ditu euren kultura lurralde osoan zehar zabaltzeko aukera izan dezaten. Maltako hiriak hemendik sei urtera bitartean aurkeztutako eta garaile suertatu den proiektua garatu beharko du.

Honekin batera Herbehereetako hiriburu bat ere aukeratuko du EBk. Hiria zein den ez dute argituko 2013ko udara arte, herrialde horretan aurkeztutako proiektuak oraindik ez dituztelako aztertu.

Aurtengo Kultur Hiriburuak Guimaraes (Portugal) eta Maribor (Eslovenia) dira. Datorren urtean Marseillak (Estatu frantsesa) eta Kosicek (Eslovakia) izango dute aukera izendapenak ematen dien bultzada aprobetxatuz Europa osoan zehar beren kultura ezagutarazteko. 2014an Suediako Umeak eta Letoniako Rigak izango dute hiriburutza; 2015ean, Mons belgikarrak eta Pilsen txekiarrak.

2016an Donostiaren txanda izango da. Orduan hiria, Gipuzkoa eta Euskal Herri osoa ekintza kulturalez beteko da, kudeatzaileek esan zuten bezala, aukera hau «Europara begira dagoen erakusleihoa» baita.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo