Mangamore amaituta, Japoniako gastronomia omenduko dute Iruñean
GARA | ZORNOTZA
Asteburu honetan ospatu dute Zornotzan kultura japoniarra gurtzen duen Mangamore jaialdia. Atzo goizean herrialde horretatik datozen Akiba-shiba arrazako zakurren leihaketa izan zen, eta ehun ale inguruk parte hartu zuten. Jardunaldietan musika japoniarra eta karaokea, anime telesailetatik ateratako jantzi bitxiak eta manga komikiak izan ziren nagusi. Herrialde baten kulturari buruz ari bagara, ordea, ezinbestekoa da bertako gastronomia aipatzea.
Iruñeko Yamaguchi udal liburutegiak Japoniari buruzko jardunaldien hirugarren edizioa ospatuko du aste honetan zehar. Eguneko ekitaldi bat izango da, gastronomia oinarrian izanda beti ere. Gaur bertan jakiak protagonista dituzten hiru libururi buruzko mahai-ingurua egingo dute. Bihar, berriz, haiku poeten bilera egingo dute eta «Haiku y gastronomia» ikus-entzunezkoa proiektatuko dute.